Joan den larunbatean, ekainak 18, Euskal saskibaloiaren eguna ospatu zen. Euskal Saskibaloi entrenatzaileen elkarteak, Tabirako Baque klubak, Durangoko Udalak eta Euskadiko Saskibaloi Federazioak antolatutako ekitaldia izan zen. Saridun guztiak ez ezik, 80 entrenatzaile baino gehiago ere hurbildu ziren Landako kiroldegira.
Salva Maldonadok, saskibaloi profesionalean 30 urte baino gehiagoz aritu den entrenatzaileak, ekitaldiari hasiera eman zion “espazioak eta joko azkarra” gaiari buruzko hitzaldi batekin.
Ondoren, emakumezkoen eta gizonezkoen lehen mailako talde txapeldunek eta 21/22 denboraldiko entrenatzaile onenek euren unea izan zuten, eta Gorka de Juan, Hilario Pérez eta Alicia Gomez, Salva Maldonado eta Gonzalo Rodriguezen eskutik jaso zituzten euren sariak.
MVP 21/22:
- Emakumezkoen kadete maila: Nora Pérez (Easo)
- Gizonezkoen kadete maila: Eneko Martínez
- Emakumezkoen Junior maila: Arene Echevarría
- Gizonezkoen junior maila: Gonzalo Hueso
- Emakumezkoen bigarren maila: Natalia Berrozpe
- Gizonezkoen bigarren maila: Lander Rodríguez
- Emakumezkoen lehen maila: Arrate Agirre
- Gizonezkoen lehen maila: Xavier Arroitajauregui
21/22 ENTRENATZAILE ONENA:
- Emakumezkoen kadete maila: Pablo Lopez
- Gizonezkoen kadete maila: Iñaki Merino
- Emakumezkoen junior maila: Manu Moreno
- Gizonezkoen junior maila: Borja Sarria
- Emakumezkoen bigarren maila: Miguel Pérez
- Gizonezkoen bigarren maila: David Peña
- Emakumezko lehen maila: Antxon Imaz
- Gizonezkoen lehen maila: Mikel Torre
TXAPELDUNAK:
- Emakumezkoen bigarren maila: San Ignacio
- Gizonezkoen bigarren maila: San Prudencio
- Emakumezkoen lehen maila: Araski
- Gizonezkoen lehen maila: Fundación Bilbao Basket
EPAILEAK:
EDUARDO RODRÍGUEZ eta JUAN SANTOS RINCÓN epaileek ere denboraldiko bi arbitro onenen saria jaso dute.
Gainera, Tabirako Baque Klubak Jesus de Vicente Monasterio eta Josu Kosme Arzuaga Arin aintzatetsi nahi izan zituen, saskibaloian egindako ibilbideagatik.
Momenturik hunkigarriena omenaldi txikia izan zen, Euskal saskibaloiaren izenean, Luis Mari Sautu presidenteak plaka bat eman zion Alex Aurre euskal entrenatzailearen (Loiola Indautxu Deustuko Unibertsitatea) emazte eta alabei.
Pabiloi osoa Alex omentzeko zutitu eta gero, Gonzalo Rodríguez hasi zen hitzaldiarekin. Saskibaloi profesionalean ibilbide luzea egin zuen entrenatzailearen hitzaldia “filosofia Random P & R-ren defentsan” gaiaren inguruan izan zen. Berarekin amaitu zen 21/22 denboraldiko Basket Basko eguna.
Eskerrak emoten diegu Salva eta Gonzalori larunbat arratsaldea gurekin egoteagatik, Tabirako Baque Klubari antolakuntzagatik, Durangoko Udalari jasotako babesagatik, AVEB-eri antolatzeagatik eta Clinic hauetan beti laguntzeagatik. Tabirako Baque Klubeko junior mailako 10 neska-mutilak egindako lana ez dugu ahaztuko, ezta Salva eta Gonzalori hitzaldietan lagundu zietenak, ezta Landakora larunbat arratsaldeaz gozatzera etorri zineten guztiak ere, eskerrik asko.