Jornada 1:

Lehen partiduan, portugaldarrak nagusi izan ziren hasieratik bukaerara. 10-0 partzialarekin hasi genuen partida eta hurrengo 5 minutuetan hobetu genuen arren ez genuen konpetitu. Aukariak nagusi izan ziren jokuko arlo guztietan eta 14-2 partzialarekin lehen 20 minutuetan partidua itxi zuten. Euskaldunak ez zuten erreakzionatu eta 64-34 galdu zuten.

 

 

Jornada 2:

Bigarren partiduan aldiz askoz hobeto egon ziren. Hasieratik erakutsi zuten ez zela aurreko eguneko partidua izango eta aurkariaren jokoa zapuztu zuten defentsa oso onarekin. Portugaleko selekzioak euskaldunen menpe egon ziren eta deskansoan 27-35 aurretik joan ziren. 3 laurdenean etxekoak intentsitate handiarekin bueltatu ziren eta partidua berdindu egin zen. Azken laurdenean oso parekatua egon zen partidua eta azken minutuetako akats batzuk eta puntuak sartzeko zailtasunak gure selekzioaren garaipena zapuztu zuten etxekoek 61-59 euskal selekzioa menderatzeko.