4 txapelketak (emakumezkoen eta gizonezkoen kadete mailako euskal liga eta emakumezkoen eta gizonezkoen junior mailako euskal liga) 3 fasetan banatuta egongo dira.
LEHENENGO FASEA
8 taldek multzo bakarra osatuko dute joan eta etorriko txapelketa, guztira 14 jardunaldi jokatuta.
1go postutik 5. Postura sailkatutako taldeak A-1 multzorako sailkatuko dira (Estatuko txapelketarako multzoa). 6. postutik 8. postura sailkatutako taldeek A-2 multzoa osotuko dute (iraupenerako multzoa).
BIGARREN FASEA
A-1 MULTZOA: lehenengo faseko lehenengo 5 taldeek osotuko dute, baita lurraldeen txapelketako A-1erako sailkapen faseko irabazleak ere. Fase hau 10 jardunaldiko joan eta etorriko sistemako liga izango da. Fase honetako txapelduna Espainiako txapelketarako sailkatuko da Euskadiko bigarren sailkatu bezala.
A-2 MULTZOA: Lehenengo faseko azkenengo 3 taldeek osotuko dute, lurraldeetako txapelketetako beste bost taldeekin batera. Fase hau 14 jardunaldiko joan eta etorriko sistemako liga izango da. A2ko lehenengo eta bigarren sailkatuak 2023/2024 denboraldirako Euskal ligarako sailkapena lortuko dute.
HIRUGARREN FASEA (TXAPELKETA IRABAZTEKO FASEA):
A-1eko lehenengo hiru taldeek eta lehenengo faseko lehenengo sailkatuak, laugarren sailkatu bezala, lauko finala jokatuko dute.
Lehenengo faseko lehen sailkatuak bigarren fasean laugarren postua baino hobeto geratzen bada, azken hau hartzen da kontuan parekatzeak egiterako orduan eta A1eko laugarren taldeak hartuko luke parte.
Lauko final honetako irabazlea Euskadiko lehen sailkatu bezala joango da Espainiako txapelketara.
A-1eko lehen sailkatua eta Euskadiko txapelduna talde berdina bada, hau da, hirugarren faseko irabazlea, Espainiako txapelketarako bigarren postua hirugarren faseko txapeldunordearentzako izango litzateke, Euskadiko bigarren sailkatu bezala.
2023/2024 denboraldirako Euskal ligan mantenduko dira A-1eko sei taldeak eta A-2ko lehenengo bi taldeak (6.1 puntuan azaldutakoa izan ezik).
Lehenengo fasea: irailak 18tik urtarrilak 22ra
A1 multzoko bigarren fasea: urtarrilak 29tik apirilak 2ra.
A2 multzoko bigarren fasea: urtarrilak 29tik maiatzak 14ra.
Junior mailako hirugarren fasea: apirilak 15 eta 16
Kadete mailako hirugarren fasea: apirilak 22 eta 23
https://basketbasko.com/es/competicion-esf/