Bere Epaileen Batzordeak proposatutako estrategia-helburuen eremuan, Euskal Saskibaloi Federazioak ‘Saskibaloiren Arau Ofizial’-en euskarazko bertsioa argitaratu berri du. FIBAk (Nazioarteko Federazioa) dokumentu hau eguneratu du irailean.
2021eko otsailean, Epaileen Euskal Batzordeak bere zuzendaritza-batzordea berritu zuen. Eta bere helburu berrietako bat arautegiaren itzulpena eta eguneratze iraunkorra zen. Eta helburu hau bete da denboraldi berriaren hasieran, Nazioarteko Federazioak eduki berrien sartzea aprobetxatuz.
Jokalariek, zaleek eta, bereziki, epaileek eta mahai ofizialek asko erabiltzen dituzte arau ofizialak. Beraz, euskarazko bertsioak aukerak zabaltzen ditu.
Dokumentua esteka honen bitartez jaits daiteke
Jarduketa honek berriro frogatzen du Euskal Saskibaloi Federazioak elebitasun osoaren alde egin duela arlo guztietan.