Hurrengo irailaren 21ean 19:30etan Urreta polikiroldegian (Galdakao), Surne Bilbao Basketek eta Cazoo Baskoniak elkar ikusiko dute Euskal Kopa lehiatzeko.

Gaur, irailak 13, solasaldiaren aurkezpena egin da, Iñigo Hernando Galdakaoko alkate jaunaren eta Amets Iturbe kirol zinegotzigoaren presentziarekin batera. Era berean, Gorka Paternina, CB Ibaizabeleko presidentea eta Luis Mari Sautu ESFko presidentea egon dira bertan, baita Luis Maria Querejeta, 5+11 fundazioaren presidentea eta Rafa Pueyo Surne Bilbao Basketeko kirol zuzendaria ere.

Horrelakoxea izan da Euskal Kopa ACBren aurkezpena.

https://youtu.be/f7Lfqh5zIg8

 

Partiduetarako sarrerak, irailak 16 ostiraletik aurrera eskuragarri egongo dira Urreta Polikiroledegian (Galdakao).

Sarreren prezioak:

Eserlekuetan: 10 eurotan aldez aurretiko salmenta – 12 eurotan partidu egunean.

Zutik: 8 eurotan aldez aurretiko salmenta – 10 eurotan partidu egunean.

Eskolar edo Federatuak (Galdakaokoak): 6 eurotan.