Lehen aukera aprobetxatu zuten Yon González-en neskek eta nesken mailako talde onenen artean izango dira. Eta mutiletan, Mondragon Unibertsitateak A1 ukitzen du: garaipena eta aberage Take Burruntzi Erretegiaren aurka.
NESKAK
Bere laugarren garaipenarekin bost partidetan, Easo Ibaeta Basketek A1erako txartela lortu zuen. Donostiarrek azken postuan dagoen La Salleren kantxan irabazi egin zuten eta bosgarren postua ziurtatu zuten.
Gainera, Tabirako Baquék, gipuzkoarren aurkari zuzena, galdu egin zuen Malosten, Lointek Gernikaren aurrean (71-63). Bisitarien hasiera bikaina (2-19) eta etxekoen ikusgarriko erremontada, atsedenaldia baino lehen (36-33). Gero, berdintasun handia eta anfitrioiaren epaia azken minututan.
Electro Alavesa Araski Ointxek garaipena lortu zuen berriro Gasteizko derbian: 64-59ko emaitza Txus Brizuelaren neskentzat, Asador 10 Gibajas-en kontran, laster errepikatuko den partidu batean. Eta Loiola Indautxuk lidertza egiaztatu zuen, Fundibide ISB-ri irabazita (57-36).
MUTILAK
Lehen faseko partidu erabakigarriena Musakolan jokatu zen. Bosgarren postua jokoan eta sari hirukoitza Mondragon Unibertsitatearentzat: garaipena, aberage eta, oraingoz, A1erako pasaportea. Moreek Take Burruntzi Erretegiari irabazi zioten 77-67, hirugarren laurdenean ihes egin eta gero. Azken jardunaldian, A1 jokatu nahi badute, tolosarrek Alter Consulting ISB-ri irabazi eta Mondragonen porrota itxaron beharko dute.
Jardunaldiko gainerakoan, oso emaitz zabalak. Fundación 5+11 liderrak 44 puntugatik gainditu zuen Toju, derbian; Easo Adarrak 35 puntuko aldea lortu zuen La Salleren aurrean; eta +27 Alter Consulting ISB-rentzat, etxean, Fundacion Bilbao Basket-en aurka.