Emakumezkoen Euskal Kopa 2022 edizioko antolatzaileak Tolosako Udala eta Take Tolosa izango dira. Txapelketa, irailaren 23, 24 eta 25 egunetan jokatuko da Tolosako Usabal polikiroldegian.
Gaur irailak 20, Tolosako polikiroldegian aurkeztu da Emakumezkoen Euskal Kopa 2022. Tolosako alkatea den Olatz Peon andreak, Jose Mari Villanueva jauna kirol zinegotziak, Koldo Arsuaga jauna Take Tolosa klubeko presidenteak eta Luis Maria Sautu jauna Euskal Saskibaloi Federazioko presidenteak parte hartu duten aurkezpenean eta emakumezkoen saskibaloiaz gozatzera gonbidatzen zaituztete.
Emakumezkoen Ligan dauden Kutxabank Araski, IDK Euskotren eta Lointek Gernika Bizkaiak triangelu bat jokatuko dute eta Emakumezkoen Euskal Kopako irabazlea bertatik irtengo da.
09/23
19.00 IDK Euskotren vs Kutxabank Araski09/24
18.00 Kutxabank Araski vs Lointek Gernika Bizkaia09/25
12.00 IDK Euskotren vs Lointek Gernika Bizkaia
Sarrerak, partida bakoitzaren egun berean salgai egongo dira Usabal polikiroldegian eta partidu bakoitzeko sarrera, 3 eurotan salduko da.
Usabal kiroldegira hurbildu ezin dutenek, 23 eta 24 egunetako partidak zuzenean Euskal Saskibaloi Federazioko Twitch zein YouTube sareetatik zuzenean ikusi ahalko dute eta 25eko partida berriz, Eitbren bidez.