Irailaren 25ean, Durangoko Udalak, Durango Kirolak eta Tabirako Baque klubak antolatzen duten 2. Emakumezkoen Euskal Kopa jokatuko da Landako polikiroldegian. Aurtengo edizioan, Challenge ligan dagoen Domusa Teknik ISB eta Emakumezkoen 2. Ligan dagoen HGB Ausarta Barakaldoren arteko norgehiagoka jokatuko da, 2. Emakumezkoen Euskal Kopako irabazlea jakiteko.
Aurtengo txapelketako irabazlea, partidu bakar batetik aterako da.
12.15 Domusa Teknik ISB vs HGB Ausarta Barakaldo
Domusa Teknik ISB, HGB Ausarta Barakaldo eta etxeko kluba den Tabirako Baqueren haur mailako taldeek elkarren arteko txapelketa bat jokatuko dute Euskal Kopa hasi baino lehen.
Haur mailako partiduen ordutegia:
9.30 Tabirako Baque vs Iraurgi
10.10 Tabirako Baque vs Barakaldo Basket
10.50 Iraurgi vs Barakaldo Basket
Partidua ikusi nahi izanez gero, partidu egunean Landakora hurbiltzea nahiko izango litzateke sarrera doan delako.
Euskal Saskibaloi Federazioak eskerrak eman nahi dizkie Durangoko Udala, Durango Kirolak eta Tabirako Baque klubari horrelako kirol ekitaldiak sustatzeagatik.