EMAKUMEZKOEN LEHENENGO JADUNALDIA:
Navarro Villosladak, La Rioja ABN bisitatu eta garaipen erosoa eskuratu zuen. Partidu osoan zehar aurretik joan ondoren, 20 puntugatik irabaztea lortu zuen talde nafarrak.
Ibaizabal, La Salle Zurekin Bus garaitu zuen 10 puntugatik. Bigarren laurdenean lortutako abantailari (7-17) esker, Ibaizabal partiduaren jabe izan zen bukaerara arte.
Ibaeta Basket Easo eta Tabirako Baqueren arteko norgehiagoka oso berdintsua izan zen. Lehenengo zatia durangarrena izan zen, bigarrenean berriz, donostiarrek markagailua irauli eta garaipena etxera eramatea lortu zuten.
San Ignacio Premok garaipena eskuratu zuen Unibasket Logroñoren aurka. San Ignacio Premok hasieran lortutako abantaila partiduaren bukaerara arte mantendu zuen.
Afilados Gasteiz Araba eta Universidad de Deusto Loiola Indautxuren arteko norgehiagoka luzapenean erabaki zen. Partidua oso berdintsua izan zen, baina luzapenaren ostean norgehiagoka, 63-59ko emaitzarekin bukatu zen talde gasteiztarren alde.
Lointek Gernikak garaipena eskuratu zuen Leioa SBTren aurka. Partiduaren jabetza gernikarrena izan zen denbora osoan zehar, azkenean, 69-31 emaitza eskuratuz.
Silken Hoteles Araskik Mondragon Unibertsitatearen zelaian irabaztea lortu zuen. Gasteiztarrek abantaila handia atera zuten hasieratik azkeneko 55-94ra arte.
GIZONEZKOEN KOPAKO FINAL-LAURDENAK:
Atletico San Sebastian eta Ebaki Solutions San Prudencioren arteko partiduan, donostiarrak izan ziren garaile 76-62. Atletico San Sebastian izan zen aurretik partidu osoan zehar. Gasteiztarrak markagailuan gertu mantendu ziren momentu oro, hala ere, ezin izan zuten donostiarrak aurreratu.
Tecnun Askatuak eta Ekogar Geotermia Urgatziren arteko norgehiagokan, donostiarrak irten ziren garaile. Gasteiztarrak zihoazen partiduan aurretik, izan ere, hirugarren laurdenean donostiarrek 12-0ko bidea eskuratu zuten. Azkenean, donostiarrek aurretik jarri eta puntu bakar bategatik irabaztea eta era beraz, final erdietara sailkatzea lortu zuten.
Redline Mekanika Takek 77-55 irabazi zuen Megacalzado Ardoi. Lehenengo laurdenean nafarrak izan ziren garaile. Bigarren laurdenenean berriz, tolosarrak oso fin ibili ziren erasoan eta markagailua irauli zuten 24-8ko partzial baten bidez. Aurretik mantendu ziren gipuzkoarrak eta garaile irten ziren.
Valle de Egues finalerdietara sailkatu da Universidad de Deusto Loiola Indautxu 17 puntugatik irabazi ostean.
ARGAZKIA: ANGEL AYASTUI