Lehen Mailako hasiera handia, emozioz beteriko amaierak zelai batzuetan. Ordizian, Basoa Banaketak etxeko taldeak 8 puntuko aldearekin sartu zen azken 2 minutura. Orduan, Lander Lasa agertu zen amaiera ikaragarria sinatzeko: 8 puntu jarrain, 2 hirukoarekin eta Redline Mekanika TAKEren garaipena. Eta nesken mailan, Logroñon, Zabalaren hiruko erabakigarriak garaipena eman zion Campus Prometeri Reproduccion Art Araskiren aurka.

NESKAK

Denboraldiko lehen liderra denboraldiko lehen partidatik atera zen. Ikusgarriaz hasi zuen kurtsoa La Salle-Zurekin Bus-ek, 20-2ko emaitzarekin lehen laurdenean. CB San Ignacio Vitaldent errioxarrak ezin izan zuten ezer egin bilbotarren defentsaren aurka (32-10 atsedenaldian).

Talde berria den Aranguren Mutilbasketek azken laurdenaren hasierara arte eutsi zion Lointek Gernikari (40-44). Gero, Maite Mugiraren 24 punturen eskutik, bizkaitarrek partida apurtu eta bere uztaia itxi zuten azken 5 minututan (45-65).
Kandelazubietan jokatutako jardunaldiko Bizkaiko derbian, Leioa SBT-ak ezin izan du garaipen batekin estreinatu. Eta oso hurbil izan zuten: 36-32ko emaitza 4. laurdenaren hasieran. Baina bi puntu besterik ez saskiratu zituen 9 minututan eta Tabirako Baquek aprobetxatu zuen epaia emateko (42-52).

Emaitza erosoak ere Bera Bera Bultz eta Hondarribia Ikasbasket-entzat. Donostiarrek azken laurdenera arte itxaron behar izan zuten Fonseca Basket Navarra gainditzeko (64-51). Eta mugakoek erabaki zuten 0-8ko partzialarekin, Megacalzado Ardoiren zelaian (51-64).

Jardunaldiko emozioa Bilbon eta Logroñon izan zen. Jesuitas Ikastetxean, pasa den kurtsoaren finalerdiaren errepikanean, 50-53ko emaitza Easo San Martin Merkatuarentzat. Leyre Vindel-ek 25 puntu saskiratu zituen eta, 44nako berdinketaren ondoren, donostiarrek garaipena hartu zuten 0-7ko partzialari esker.

Eta San Millan polikiroldegian, Campus Prometek 62-61 irabazi zion Reproduccion Art Araskiri. Gasteiztarrek 8 puntuko aldea berreskutaru zuten, baina Zabalaren hirukoak saririk gabe utzi zien.

GIZONAK

Ordiziako amaiera ikusgarriaz gain, emaitz zabalak izan ziren protagonistak lehen jardunaldian. 3 taldeek kurtsoa estreinatu zuten 30 punto baino gehiagogatiko garaipenekin.

Urgatzi da denboraldiko lehen liderra. Gasteiztarren +45ko garaipena Arri BKL Senior Mutilak taldearen aurrean (98-53). Atsedenaldian partidua erakabita izan zen, nahiz eta etxekoen 16/1 hirukoetan. La Kasilla Pabilioian, denboraldiko lehen neurketan, Getxo SB-ak ez zion aukerarik eman Fundacion Bilbao Basket-i, bilbotarren estreinaldian. Eskuinaldekoek 57-90ko emaitzarekin irabazi zuten, bigarren laurdenean partida apurtu eta gero. Eta bigarren Bizkaiko derbian, +32 Universidad Deusto Loiola Indautxurentzat. Lehen laurdenaren ondoren, Javier Diez-enek erritmoa altxatu zuten talde berria den Leioa SBT-aren aurrean.

Gipuzkoako bi derbi izan ziren ere. Azpeitian, Atletico San Sebastianek buelta eman zion bigarren zatian. Etxeko taldea atsedenaldira joan zen 5 puntuko aldearekin eta donostiarrek 0-13ko partzialarekin hasi zuten azken laurdena. Amaiera, garaipen erosoa kanpoko taldearentzat (60-75).

Eta aurreratu dugu bezala, Ordizian jokatu zen jardunaldiko partidarik hunkigarriarena. Etxeko taldea argi eta garbi nagusitu zen lehen zatian (46-32). Bigarrenean, pixkanaka, Redline Mekanika TAKEk murriztu zuen, 4-13ko partzialarekin. Etxekoek arnasa hartu zuten eta zirudien garaipena Majorin geratzeak. Orduan, Lander Lasa agertu zen: bi hiruko eta 8 puntu jarraian erremontada ikusgarria sortzeko (77-79).

Eta amaitzeko, LBC Cocinas.com taldeak garaipena lortu zuen Tecnun-Askatuak-en zelaian (55-64). Berdintasun handiko 30 minuturen ondoren, errioxarrek estutu zuten defentsan (3 puntu 6 minututan) eta epaia eman zioten neurketari.