A2 Kadete Neskak
Tabirako Baquek, Ordizia K.Ek, Barakaldo Basketek eta Consulting Alavés Araskik haien partiduak irabazi zituzten.
Barakaldoko taldeak bigarren faseko bigarren garaipena lortu zuten Fundacion 5+11ren aurka. Partidua berdintsu hasi arren, bigarren laurdena bizkaitarren alde jarri zen (7-25). Azken laurdena berriz, arabarrek garaitu zuten (11-18); hala ere, garaipena Barakaldora joan zen (46-59).
Ordizia KEk garaipen nabarmena lortu zuen Loiola Indautxuren aurka. Hasieratik amaierara arte ordiziarrak izan ziren neurketaren jabe (50-75).
Tabirakok aldiz, Gasteizko Divino Maestro zelaian garaipen argia lortu zuen AZ Participacion Alavaren aurka (37-67).
A2ko bigarren jardunaldiko azken garaipena Consulting Alaves Araskik lortu zuen alde handiz (28-63) La Salle Bilbaoren aurka.
A1 Kadete Neskak
Optica Troconiz Araba A1eko buruan kokatzen da bi garaipen lortu ostean. Aurreko asteburuan Donostian irabazi zuen Easo Ibaeta Basket Buruntza (45-69). Neurketa berdintsua izan zen, hala ere, gasteiztarren azken laurdena erabakigarria izan zen eta 6-23ko partzialari esker, garapena Gasteizera joan zen.
Lointek Gernika eta Mobiltek ISBk garaipenak lortu zituzten. Bizkaitarrek Malosten Bera Bera garaitu zuten 69-32ko emaitzarekin.
Azpeitiarrek berriz, Arrasateko Iturripe Polikiroldegian Ekiola Ointxe! garaitu zuten. Azken laurdena etxeko taldeak irabazten hasi arren, azpeitiarrek egindako lanaren ondorioz, Iraurgik garaipena eskuratu zuen.
A1 Kadete Mutilak
Easo Gipuzkoa Basket Panko Performancek garaipena lortu zuen Arrasateko Iturripe Polikiroldegian Ointxeren aurka (72-77). Easo 13 puntu aurretik zihoan atsedenaldian. Horren ostean, Ointxek erantzun eta aldea murriztu zuen, azkenean 5 puntugatik garaipena Donostira joan zen.
La Casillan Fundacion Bilbao Basket eta Fundación 5+11 “A” neurtu ziren. Gasteiztarrek neurketa osoa menderatu zuten eta azkenean 30 puntugatik irabaztea lortu zuten (61-91).
Azkenik, ATE Asesores Araberrik etxean lortu zuen garaipena Opebask Centro de Oposiciones Barakaldo Basketen aurka (65-57).
A2 Kadete Mutilak
Bidebieta polikiroldegian Askatuak Galileak irabazi zuen maila honetako derbi donostiarra.
Askatuak hiru laurdenetan zehar izan zuen partiduaren jabetza. Azken laurdeneko bigarren minutuan Easo Basket Cromova puntu bat aurretik kokatu arren, Askatuak berregin eta garaipena aurrera ateratzeko gai izan zen (58-56).
San Andreseko polikiroldegian norgehiagoka entretenigarria bizi izan zen Optica Martinez de Lizarde JOTAKE eta Loiola Indautxu 07ren artean. Lehenengo hiru laurdenetan bilbotarrek alde txikia izan zuten eta era berean, gasteiztarrek hiruko marratik fin ibili ziren ere (5 hiruko). Hirugarren laurdena bukatu orduko, bilbotarrak 9 puntu aurretik ziren (26-35) baina etxeko taldearen 5 saskiratzeren ostean, partidua berdintzea eta gero irabaztea lortu zuten arabarrek.
Azkenik, Santurtziko Mikel Trueba polikiroldegian Tabirako Baquek irabazi zuen. Lehenengo laurdenaren jabetza santurtziarrek izan zuten, baina hortik aurrera Durangoko taldea martxan jarri ostean garaipena eskuratu zuen (39-55).