A2 Kadete Neskak
Ordizia KEk, Loiola Indautxu 07k, La Sallek eta Tabirako Baque 07k haien neurketak irabazi zituzten.
Ordiziarrek etxean irabazi zuten Consulting Alavés Araskiren aurka. Partida berdintsua izan zen, eta atsedenaldira orduko arabarrak hiru puntu aurretik ziren (33-36). Hortik aurrera, etxeko taldeak markagailua irauli eta bigarren zatian nagusi izanik, garaipena eskuratu zuen (79-63).
Tabirako eta Barakaldaren arteko derbi bizkaitarrean berdintasuna izan zen nagusi. Nahiz eta Barakaldoko neskak lau puntu aurretik jarri hirugarren laurdenaren bukaeran, durangarrek eraman zuten garaipena poltsikora (56-61).
La Sallek eta Loiola Indautxuk garaipenak lortu zituzten; Deustuko taldeak Gasteizen irabazi zuen 3 puntugatik AZ Partición Álavaren aurka. Neurketa osoan zehar izan ziren aurretik arabarrak, hala ere, azkenengo laurdenean bilbotarrek martxa bat gehitu eta garaipena Bilbora eraman zuten.
Bilbon jokatutako Loiola Indautxuren eta Fundación 5+11 Aren arteko partiduan, etxeko taldeak irabazi zuen. Bilbotarrek izan zuten markagailuaren jabetza eta 11 puntugatik nagusitu ziren (55-44).
A1 Kadete Neskak
A1eko jardunaldi honetan, Óptica Troconiz Arabak, Bera Berak eta Ekiola Ointxek lortu zituzten garaipenak.
Arabak Azkoitian irabazi zuen Iraurgiren aurka. Hirugarren laurdena bukatzerakoan, etxeko taldea 8 puntu aurretik zen. Hortik aurrera, arabarrek markagailua irauli eta 3 puntuko aldeagatik irabazi zuten (50-53).
Easo Ibaeta Basket Buruntzaren eta Bera Beraren arteko derbi donostiarrean, bi taldeen arteko berdintasuna izan zen nagusi. Markagailuaren jabetza aldatzen joan zen partida guztian zehar. Amaieran 2 puntuko aldea atera zuen Bera Berak garaipena eskuratuz (69-71).
A1eko neskekin bukatzeko, Arrasateko Iturripe kiroldegian etxeko taldeak Lointek Gernika garaitu zuen. Luzapena behar izan zuten etxeko neskek garaipena eskuratzeko. Amaieran Ekiola Ointxe 74-72 Lointek Gernika.
A1 Kadete Mutilak
Aurreko jardunaldian Fundación 5+11k, Fundación Bilbao Basket Fundazioak eta ATE Asesores Araberrik irabazi zuten. Bilbotarrek arazorik gabe Barakaldo Basket garaitu zuen La Casillan 120-50 emaitzarekin.
Fundación 5+11 “A”k Angulas Aguinaga Arenan garaipena lortu zuen Easo Gipuzkoa Basket Panko Performancen aurka 60-81. Gasteiztarrek atsedenaldirako eskuratutako 20 puntuko aldea mantendu ostean, garaipena poltsikora eraman zuten.
Iturripen Araberrik lortu zuen garaipena 15 puntugatik (70-85). Gasteiztarrak gutxinaka-gutxinaka aldea mantentzen zihoazen azkeneko emaitzaraino.
A2 Kadete Mutilak
Tabirako 07k Loiola Indautxu 07 garaitu zuen Landako polikiroldegian. Partida osoan zehar durangarrak aurretik izan ziren, hala ere, bilbotarrek neurketa luzapenera eraman zuten. Luzapena etxeko taldeak irabazi zuen beraz, 60-58 Tabirakoren alde.
Santurtziko Mikel Trueba polikiroldegian, etxeko taldeak irabazi zuen Askatuak Galilearen aurka. Partida osoan zehar gainetik izan zen talde santurtziarra. Gainera, Santurtzik, azken laurdenean fin ibili ostean, aldea areagotzea lortu zuen.
Óptica Martínez de Lizarduy JOTAKE, Fundación 5+11 Azulen aurka nagusitu zen. Lehenengo bi laurdenetan JOTAKE finago aritu ziren. Segituan, Baskoniak egindako 22-7 partzialaren ostean markagailua irauli zuen. Ondoren, JOTAKEren aldeko 8-24ko partziala baliagarria izan zen garaipena poltsikora eramateko. Azkenean, Fundación 5+11 Azul 55-67 Óptica Martínez de Lizarduy JOTAKE.
Easo Basket Cromovak garaipena argia lortu zuen Ibaizabalen aurka (51-67).
📸 @mlizarralde