A1 Emakumezkoen Bigarren Maila
Askartzak, Maristasek, Navasketek, Liceo Monjardinek eta Mungiak garaipenak eskuratu zituzten A1eko neurketa ezberdinetan.
Askartzak Zorrozan irabazi zuen Mazarredo Fisioterapia Unamunoren aurka. Lehenengo laurdeneko 7. minutuan aurretik jarri zen Leioako taldea eta hortik aurrera aldea areagotu zuten. Amaieran, 49-63.
Mungia SK-k Valle de Egüesen etxean garaipena lortu zuen 62-69 emaitzarekin. Nafarrek lehenengo eta hirugarren laurdenak irabazi ostean, azkeneko laurdena 10 puntuko aldearekin hasi zuten. Laugarren laurdenean bizkaitarren aldeko 12-29 partzialaren ondorioz, garaipena Mungiara joan zen.
Liceo Monjardinek Antigua Luberri garaitu zuen. Donostiarrek ondo hasi zuten neurketa baina Liceo Monjardinek bigarren laurdenetik amaierara neurketa haien eskuetan izan zuten. Azkenean, garaipena Liceo Monjardinentzat (62-58).
Maristas Logroñok ia 20 putuko aldeagatik irabazi zuen Hondarribia IZ4 (75-54). Logroñoko taldeak hasieratik amaierara arte izan zuen neurketaren jabetza.
Zornotzako Ixerbekoa kiroldegian Navasketek irabazi zuen (59-62). Lehenengo laurdena bizkaitarrek irabazi zuten eta hurrengo bi laurdenak ordea, Navasketek. Azken laurdena Navasketen aldeko 10 puntuko aldearekin hasi zen, etxeko taldeak martxa areagotu eta aldea murriztea lortu zuen baina garaipena lortu gabe.
A2 Emakumezkoen Bigarren Maila
Zarautzko Aritzbatalde kiroldegian etxeko taldeak garaipena lortu zuen Ardoiren aurka (48-43). Markagailuaren jabetza aldatzen joan zen partida osoan zehar baina amaieran zarauztarrek eraman zuten garaipena poltsikora.
Txintxu Gozotegia ISBk Bera Beraren etxean irabaztea lortu zuen. Atsedenaldian markagailuak azpeitiarren lan ona islatzen zuen, 17 aldea zeramaten. Horren ostean donostiarrek emandako erantzuna ez zen nahikoa izan. 55-64 Iraurgiren alde.
Getxo SBT garaile irten zen Alkivent Tojuren aurkako neurketan. Bizkaitarrek lehenengo hiru laurdenaren jabetza osoa izan zuten. Azken laurdenaren hasieran Getxok 20 puntuko aldea zuen eta amaieran, gasteiztarrek aldea murriztu zuten. Alkivent Toju 59-74 Getxo SBT.
Escolapios Bilbaok etxean garaipena lortu zuen AXA Amurrioren aurka (79-67). Markagailuaren jabetza aldatzen joan zen momentu oro. 3 minutu falta zirenean, bilbotarrak puntu bakar bategatik irabazten zihoazen. Hortik aurrera etxeko taldearen 18-7 partziala erabakigarria izan zen garaipena Bilbon geratzeko.
Unibasketek garaipen argia eskuratu zuen Transportes Jacobeo TCBren aurka (79-39).
Gizonezkoen Bigarren Maila
Ibaizabalek eta Cabarri Galvanizados Unamunok 16 garaipen bana daramatzate eta goiko postuetan jarraitzen dute.
Aurreko asteburuan 19. jardunaldia ospatu zen eta Unamunok, Ibaizabalek, Ulaciak, Askartzak, Hotel Gran Bilbao Berrio-Otxoak eta Easo Turdus Winek irabazi zuten.
Unamunok etxean Errobide Irun garaitu zuen. Atsedenaldian talde gipuzkoarrak bilbotarrengandik hurbil mantentzen ziren. Baina azkeneko bost minutuetan etxeko taldearen aldeko 16-4 partzialaren ondorioz aldea areagotu zen (74-58).
Ulacia ZKEk garaipen argia eskuratu zuen etxean Salleko Renault Autonervionen aurka (82-42).
Askartzak neurketa irabazi zuen Legami Araberriren etxean. Partida osoan zehar berdintasuna izan zen nagusi. Bi minutu falta zirenean, markagailuak 44-45 islatzen zuen Askartzaren alde. Hortik aurrera, bizkaitarren aldeko 7-18 partziala (4 hirukorekin) erabakigarria izan zen garaipena Leioara eramateko.
Disdira Bitxitegia ISBk garaipena lortu zuen Zornotza STren aurka. Bizkaitarrak lehenengo laurdena aurretik bukatu arren, etxeko taldeak markagailua irauli eta aldea areagotu zuten. Amaieran ia 20 puntuko aldea azpeitiarrentzat, 95-67.
Beasaingo Antzitzar polikiroldegian Easok irabazi zuen 60-85. Lehenengo laurden berdintsu baten ostean, donostiarrek aldea atera eta garaipena Donostira eraman zuten.
Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoak etxean garaipena eskuratu zuen Paduraren aurka. Padurak lehenengo zatian markagailuaren jabetza izan ostean 2 puntu aurretik joan ziren aldageletara. Bilbotarrak aldegeletatik itzultzerakoan finago aritu ziren. Markagailuari buelta eman ostean, 54-46 irabazi zuten.
Liderrak etxean ez zuen hutsik egin Ordiziaren aurka. Neurketa parekatua izan denbora osoan zehar. Azkenean 3 puntugatik eman zen garaipena (79-76) Ibaizabalen alde.