Gizonezkoen lehenengo maila
Gizonezkoen mailako liga erregularra amaitzeko 2 jardunaldiren faltan, Redline Mekanika Take eta Valle de Egüésen artean lehenengo postua lortzeko lehia jarraitzen du.
Jardunaldi honetan Nafarrak Zumarragara egindako bidaian galdu zuten Goierri Almacenes Usabiagaren aurka. Partiduan zehar markagailuan aurretik joan arren, Valle de Egüések azkenengo minutuetan lasaitu eta 67-64 amaitu zuten.
Bitartean, talde tolosarrak Iruñako San Ignacio polikiroldegian irabazi zuen arazo handirik gabe 48-66. Takek hasieratik bideratu zuen partida eta minutuak aurrera joan ahala markagailua handituz zihoan.
Ulacia ZKE-k bere aldetik, Zizur Handian Megacalzado Ardoi ondo irabazi zuen 64-81. Lehenengo zatia berdinduta ego narren Zarauztarrek bigarren zatian arazorik gabe urruntzea lortu zuten.
Atlético San Sebastianek Donostiako derbian Tecnun Askatuak taldearen aurka galdu zuten 82-71.
Beste alde batetik, Universidad Deusto Loiola Indautxuk Arrasate a Mondragón Unibertsitatea irabazi zuen Iturripe polikiroldegian, 74-87. Bilbokoek hasiera eta amaiera on bat jokatu zuten, lehenengo laurdenean aurretik jartzea lortu zuten. Bigarren eta hirugarren laurdenak berdintsuak izan arren, azkenengo laurdenean 12-20ko partzialarekin garaipena lortu zuten.
Leioa SBT-ek berdina egin zuen Gasteizko Olabide ikastolan, Ekogar Geotermia Urgatziren aurka, 78-84. Bizkaitarrek lehenengo laurdenean aurretik jartzea lortu zuten eta lortutako abantaila txiki hori mantentzea lortu zuten garaipena etxera eramateko.
Azkenik, La Salle Versiak ICS Ebaki Solucions San Prudencio garaitu zuen 67-61. San Prudencio 10 puntu aurretik zen atsedenaldian, baina Deustuko talde azkenengo laurdenean markagailuari buelta emateko gai izan zen partidua irabazteko.
Argazkia: Ángel AyastuAyastuu