GDKO Ibaizabalek eskuratu du datorren asteburuan Durangon jokatuko den Emakumezkoen Euskal Kopako Fase Finalerako azken txartela. Josema Alcantararenek HGB Ausarta Barakaldori irabazi diote Urretako partida klabean eta RPK Araskiren aurka jokatuko dute finalerdietan. Bere aldetik, Alberto Cearen taldeak bere lehen garaipena erdietsi zuen Euskal Kopan, Añares Rioja ISB taldeari irabazita Gorostizan.

GDKO IBAIZABAL 77 – HGB AUSARTA BARAKALDO 65

Denboraldiko lehen derbia Urreta eta Josema Alcantaren nesken garaipena. Emakumezkoen Euskal Kopako Fase Finalean ariko da GDKO Ibaizabal eta RPK Araski txapeldunaren aurka jokatuko du finalerdietan. Beti aurretik Galdakao taldea, hasierako 8-0eko partzialari esker. Alberto Cearen neskek erreakzio handia izan dute, Leauperen eskutik, 16nako berdinketa lortzeko. Lehen laurdena 22-18ko emaitzarekin bukatu da eta berdintauna 24-22kora arte mantendu da. Une honetan, etxekoen bultzada berria (31-23), lan koral handiarekin erasoan. Eta Paule Portillaren hirukoak partidaren alderik handiena eman dio (+11). Atsedenaldian, 43-33.

Atsedenaldiaren ondoren, ezer ez da aldatu eta etxekoek 16 puntuko aldea hartu dute, 6-0eko partzialari esker. Ibaizabal-en aldea beti mantendu da 10 puntuen gainetik, aukerarik gabe bere aurkarientzat, nahiz eta Lyn Leaupeperen partida bikaina (29 puntu)

ESTATISTIKAK


HGB AUSARTA BARAKALDO 83 – AÑARES RIOJA ISB 79

Barakaldoko taldeak lehen garaipena lortu du Euskal Kopan, erritmo oso bizkorrarekin hasi zen partida batean: eraso azkarrak eta puntu asko. Alberto Cearen neskek aurretik itxi zuten lehen laurdena (25-21), 5 hirukoekin. Eta oso sendo hasi zuten bigarrena: 12-0eko partzial ikusgarriarekin (37-21). Baina Añares Rioja ISB taldearen erantzuna zirraragarria izan zen ere: 4-16koa, 4 hirukoekin eta Jessica Fequiere-ren 23 puntuekin. Atsedenaldian, 46-39ko emaitza Gorostizako markagailuan.

Etxeko taldeak gogo askorekin hasi zuen berriro (52-41), baina gipuzkoarrek eutsi zioten (55-51), lan koralari esker. Eta Soler eta Drake jokalariek agintea hartu zuten Barakaldo-ren aldetik laurdena ixteko 7 puntuko aldearekin (64-57), 18nako berdinketaren ondoren.
Oraingo honetan Luis Agirreren neskek emaitza murriztu (68-65) eta 70enako berdinketa lortu zuten 5 minuturen faltan, Nunn-en hiruko baten ondoren. Baina ez zuten lidergoa hartu eta Leauperek arnasa eman zion Barakaldori (77-73). Kanpotarren beste bultzada eta beste berdinketa (77-77) minutu eta erdi faltan. Eta berriro agertu zen Leuapere etxeko taldearen garaipena ixteko, 4 puntu jarraiturekin.
ESTATISTIKAK

ARGAZKIAK