Donostiako taldeak irabazi egin zuen Gascako derbian, CB Santurtzi SK-aren aurka, eta liderren taldean jarraitzen du. Baskoniak agur esan zien sailkapeneko goiko postuei AC+1 Pielagos-en aurrean galdu eta gero. Jardunaldiko bigarren derbian, Ulacia Zarautz-ek lortu zuen denboraldiko lehen garaipena, Goierri Iparragirreri irabazita puntu batengatik. Eta Landakon, Tabirako Baque ere estreinatu zen.

Gascako derbiarekin hasten dugu Liga EBAko asteko laburpena. Easoren hirugarren garaipen jarraian, CB Santurtziri irabazita (75-63). Jorge Elorduy-ren estreinaldia moreen aulkian, baina 0-3ko balantzea. Beti aurretik donostiarrak, errebotea menderatuz (40-25) eta bizkaitarren defentsa zigortuz (40 jaurtiketa libre). Eta partida erabakita hirugarren laurdenaren amaieran (75-63).

Kolidergoan mantentzen da Easo, Baskoniak, berriz, denboraldiko lehen porrota jaso zuen AC+A Pielagos-en aurrean. Gasteizen jokatutako partida dardaratsuan, bi taldeen kolpe iraunkorrekin. Kantabriarrek hasiera handia erakutsi zuten (16-28), gasteiztarren erreakzio bikaina atsedenaldian (45-45) eta kanpokoek epaia eman zioten azken laurdenean (15-25).

Landakon, denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen Tabirako Baquek, aurkari zuzena den Arha Hoteles-en aurrean. Bizkaitarrek defentsa handia erakutsi zuten lehen minututan (16-8), baina kanpokoek datorren bestean erantzun zieten (22-24). Atsedenaldiaren ondoren, kantabriarrak bolada onean mantendu ziren (25-38). Baina 12-0eko partzialak berdinketa ipini zuen eta etxekoen adorea berreskuratu zuen. Azken ekitaldian, 41enako berdinketaren ondoren, durangarren 9-2koa eta garaipena bideratuta.

Eta jardunaldia itxi zuen norgehiagokan, Aritzbataldeko derbian, denboraldiko lehen alaitasuna Ulacia ZarautzenGoierri Iparragirre 2020 taldearen aurkako emozioz beteriko lehian (69-68). Lehen laurden parekatuaren ondoren, etxekoek tartetxo bat ireki zuten aldegeletarako bidean. Baina atsedenaldiak hobeto egin zitzaien kanpokoei, partidari buelta emanez (51-55). Dena erabakitzeko azken 10 minututan eta Ulacia Zarautzek berriro estutu zuen defentsan garaipen garrantzitsua eskuratzeko.

ESTATISTIKAK

EASO-SANTURTZI

BASKONIA-PIELAGOS

TABIRAKO-ARHA

ZARAUTZ-GOIERRI