Hiru jardunaldi geratzen dira lehen fasea bukatzeko eta Redline Mekanika TAKEren garaipena Easo Adarraren aurka asko estutu du A1erako azken postuetarako borroka. Eta neskak, Easo eta Tabirakoren arteko lehia erabakigarriaren zain, Lointek Gernikak Electro Alavesa Araski Ointxeri irabazi zion, bigarren faseak aurkariei lanak emango dizkiela erakutsiz.

MUTILAK

Take Burruntzi Erretegiak pikante jarri dio A1erako borrokari. Tolosarrek Easo Adarrari irabazi zioten 69-60ko emaitzarekin eta, gainera, laugarren postua kendi zioten aberageari esker. Beti aurretik etxekoak eta epaia hirugarren laurdenean (52-36).
TAKE eta Easo berdinduta daude, garaipen bateko aldearekin Mondragon Unibertsitataren gainetik. Baina bi lehia zuzen daude azken hiru jardunaldietan.

Ointxe taldeak erabateko garaipena eskuratu zuen Gasteizen, Toju-ren aurka (55-115).

Azpeitian, Alter Consulting ISB-ak ez zituen arazorik izan La Salleren aurrean (74-45).

Eta La Kasillan, Fundación 5+11 liderrak izugarrizko lehen zatia jokatu zuten erantzunik gabe uzteko Fundacion Bilbao Basket-i: 17-47 atsedenaldian eta 53-90 amaieran.

ARGAZKIAK 

BIDEO-LABURPENA

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

NESKAK

Garaipen handia Gernikak lortutakoa Musakolan, kontuan hartzeko bigarren faseari begira. Bizkaitarrek menderatu zuten lehen zatian (28-34), baina Electro Alavesa Araski Ointxek buelta eman zion hirugarren laurdenean (20-8). 6 minuturen faltan, Txus Brizuelarenek 8 puntuko aldea mantendu ziren. Baina orduan iritsi zen bisitarien saskiratzaile eztanda: 20 puntu, Markierkiagaren amaierako hirukoarekin, garaipena lortzeko.

Arrasateko emaitzak Loiola Indautxuren lidergoa sendotu zuen. Bizkaitarrek erraz gainditu zuen Tabirako Baque (52-40).

Gaskan, Asador 10 Gibajas-en trumilka hasierak Easo Ibaeta Basket-i aukerarik gabe uzteko (39-58). Donostiarrek A1erako postua bilatuko dute datorren igandean Tabirako Baqueren aurka, lehia zuzen batean.

Eta La Sallen, etxekoak denboraldiko lehen garaipena lortzear egon ziren: 43-41ko emaitza 3 minuturen faltan, baina Fundibide ISB taldeak partidua itxi zuen 0-7ko partzialarekin.