A1erako postu bat besterik ez geratzen zen mutilen mailan eta Mondragon Unibertsitateak erdietsi zuen. Ointxeko taldeak, Take Burruntzi Erretegiaren garaipenaren ondoren, irabazi behar izan zuen eta egin zuen arazorik gabe. Nesketan, La Sallek agur esan zion lehen faseari denboraldiko lehen garaipena lortuz.

MUTILAK

Pronostikoak bete zituen Mondragon Unibertsitateak eta gipuzkoarrak A1ean ariko dira. Ointxeko taldeak ez zituen arazorik izan La Salle-ren kantxan (56-100) behar zuen garaipena lortzeko. Goizean, Take Burruntzi Erretegiak Grupo Zaher ISB-ri irabazi zion (61-51) eta Mondragon-ek garaipena lortu behar zuen. Tolosarrek bere itxaropenak agortu zituzten azken laurden ikusgarriari esker (24-13).

Emozio handia Fundacion Bilbao Basket-en eta Toju Fundacion 5+11ren arteko lehian. Bilbotarren erremontada bigarren zatia eta Pedrosaren hiruko erabakigarria 17 segunduren faltan (68-66).

Eta Kadete Mailan bezala, porrotik jaso gabe bukatu du lehen fasea Fundacion 5+11-k: 110-68 emaitza liderrarentzat Easo Adarraren aurrean.

NESKAK

Lehen faseko azken jardunaldia eta La Salleren estreinaldia. Denboraldiko lehen garaipena lortu zuten bilbotarrek Durangon (47-63), A2an berriro elkar ikusiko duten Tabirako Baqueren aurka.

Fundibide ISB ariko da ere multzo honetan. Azpeitiarrek denboraldiko lehen zatia bukatu zuten Lointek Gernikari irabazita (62-57).

Bidebietan, Electro Alavesa Araski Ointxek argi eta garbi gainditu zuen Easo Ibaeta Basket.

Eta azken laurden handiari esker, Asador 10 Gibajas-ek garaipena eskuratu zuen Loiola Indautxuren aurrean. Nahiz eta galdu, talde bilbotarrak lehen postuan bukatu du lehen fasea.