15. jardunaldia jokatu eta gero, garaipen bateko aldea besterik ez dago lehen sei sailkatuen artean. Lehen Mailan, Ordizia Basoa Banaketak izan da jardunaldiko onuradun nagusia izan da: bi partidako aldea du jada hirugarren postuan.

LEHEN MAILA

Urtarrilaren 26an hasi zen jardunaldia, Urgatziren garaipenarekin Tecnun Askatuak-ek aurrean, eta igandean itxi zen, liderraren garaipenarekin: LBC Cocinas.com errioxarrek argi eta garbi gailendu zion Disdira Bitxitegia ISB-ri (98-62)-

Larunbateko arratsaldean, lau etxetik kanpoko garaipenak. Faduran, beti aurretik Ordizia Basoa Banaketak (67-79). Garaipen honi esker, Juanan Sarasolarenak ihes egin dira hirugarren postuan.

Tolosan, bigarren zati bikaina eskaini zuen Aranguren Mutilbasketek Redline Mekanika TAKEri irabazteko (71-83)

Bideo-laburpena (28 kanala)

https://www.28kanala.eus/saioak-28-kanala/75-herriak/tolosa/8550-berriz-ere-etxean-galdu-du-redline-mekanika-takek

Beasainen, sailkapeneko beheko postuetarako partidu garrantzitsu batean, Fundación Bilbao Basket-ek garaipena harrapatu zuen. 4-12ko partzialarekin utzi zuten partida Mikel Torreren mutilek. Eta Aieten, Universidad Deusto Loiola Indautxuk Atlético San Sebastián gainditu zuen, 73-75ko emaitzarekin. Txandaketez beteriko neurketa eta Aitor Lopez-en saskiak garaipena eman zion Bilboko taldeari.

BIGARREN MAILA

Sailkapeneko lehen postua hartu du Estudios y Obras Rekalde Unamunok (Alkideba Ointxeren atzeratutako partidaren faltan), Las Llanas kiroldegian irabazi eta gero (59-67). Bilbotarrek 11-4ko balantzea dute eta Mungia SK-ak ere bai, baina azken hauek argi eta garbi galdu egin zuten La Salle ikastetxean (75-56).

Garaipen honekin, deustuarrak seigarren postuan daude, 10-5eko balantzearekin, Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa eta San Prudenciorekin berdinduta. Jardunaldiko amaieran, Santutxuko taldeak garaipen erosoa lortu zuen Easo Tordowineren zelaian (47-73). Gasteiztarrek, bere aldetik, galdu zuten Mekalki Aloña Mendi KE-ren aurka (63-60).

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

Bi multzo hauen artean dago Alkideba Ointxe. Erabateko garaipena eskuratu zuten arrasatekoek Ibaiondon, Rodamientos Ariztiren kontran (70-96).

Beheko postuetan, asko zegoen jokoan Urretan. Eta Tabirako Baque garaile atera zen Galdakaoko kantxatik, luzapen baten ondoren (77-85). Garaipena ukitu zuen Cafetería Tártalo Ibaizabalek, baina trabatu zen luzapeneko une klabean.

Eta 15. jardunaldia osatu zuen partiduan, Erroibide Cárnicas San Marcialek Askartza Claret-i irabazi zion, 74-69ko emaitzarekin. Emaitza honen ondorioz, bi talde berdinduta daude, 7 garaipenekin.