Asteburu bikaina gure taldeentzat. Bost garaipen sei partiduetan eta oso on berriak: lehen postua hartu zuen Mondragon Unibertsitateak bere seigarren garaipen jarraian lortu eta gero. Eta bere bolada txarrari agur esan zion Tabirako Baquek.
AC+1 Pielagos-en porrotak lidergoa hartzeko aukera eman zion Mondragon Unibertsitateari eta IƱaki Ogararen mutilek ez zuten huts egin. Seigarren garaipen jarraian Burgosen (65-75), hasiera onaren ondoren, eta bakarkako lidertza.
Igoera Faserako borroka estutu dute 23. jardunaldiko emaitzek eta Easo Bodegas Mugak bere aukerak mantentzen ditu. Donostiarren garaipen erosoa CB Solares-en aurka (86-57), bosgarren postua eta bigarren postua garaipen batera dago.
Permanentziarako borrokan, derbi garrantzitsua genuen. Goierri Iparragirre 2020ak CB Santurtzi SKri irabazi zion, 64-60ko emaitzarekin, garaipen klabea eskuratuta. Aberage gorde zuten moreek eta jaitsierako postuetatik kanpoan daude.
Lasaitasun gehiago Baskoniarentzat. 26-11ko partzial ikusgarria sinatu zuten gasteiztarrek azken laurdenean CB Valle de Egues-en erresistentzia gainditzeko. 11-11ko balantzea Miguel Angel Hoyorentzat eta zazpigarren postua.
Landakon iritsi zen asteburuko azken garaipena. Bere bolada txarrari agur esan zion Tabirako Baquek, azken postuan dagoen Manteneo Filipenses-en aurkako garaipen beharrezko eta derrigorrezkoari esker. Bigarren laurdenean ihes egin ziren bizkaitarrak (20-6).
Eta asteburuko azken porrota, derbikoaz gain, Aritzbatalden iritsi zen eta, zoritxarrez, azken minutuetan gertatu zen. Hirugarren laurden onaren ondoren, 6 puntuko aldea izan zuen Ulacia Zarautzek Megacalzado Ardoiren aurka (63-57). Baina nafarrek 27 puntu saskiratu zituen eta etxekoen erasoa gelditu zuten garaipena lortzeko (75-84).