Fundación Bilbao Basket-i irabazi zion talde gasteiztarrak eta, 4 jardunaldiaren faltan, bi garaipeneko aldea eta aberagea du bigarren postuarekiko. Nesken A1 multzoan, erremontada klabea sortu zuen Asador 10 Gibajas-ek Loiola Indautxuren aurrean.

MUTILEN A1

Miguel Angel Hoyoren mutilen birtualki daude Valentzian jokatuko den Espainiako Txapelketan. Gasteiztarrek ez zuten arazorik izan Fundación Bilbao Basket-en aurka (46-78), porrotik ezagutu gabe mantentzen da eta bi garaipeneko aldea dute bilbotarrekiko, aberageaz gain. Hondamendi handia salbu, lehen postuan bukatuko da Fundación 5+11.

Gaskan, bere bolada ona luzatu zuen Alter Consulting ISB-ak: azpeitiarrek Easo Adarrari irabazi zioten, 60-71ko emaitzarekin, baina donostiarrek aberagea mantendu zuten.

Eta Musakolan, bigarren faseko lehen garaipena eskuratu zuen Electro Alavesa Araberrik: 82-84 Mondragon Unibertsitatearen aurka, bigarren laurdenean ihes egin eta gero.

MUTILEN A2

Lider aldaketa. Toju Fundación 5+11-ren porrota (74-78 Cafes Aitona Askatuak Robotaren aurrean) aprobetxatu zuen Take Burruntzi Erretegiak lehen postua hartzeko. Tolosarrek Leioari irabazi zioten 75-64ko emaitzarkein. Eta Urgatziren estreinaldia: La Salle Bilbao gainditu zuten gasteiztarrek (80-69).

NESKEN A1

13-2ko partzialarekin azken 6 minututan Asador 10 Gibajasek buelta eman zion markagailuari eta Loiola Indautxuri irabazi zion (58-55). Oso emaitza garrantzitsua, orain gasteiztarrek bi garaipeneko aldea baitute hirugarren postuarekiko.

Bigarren postuan dago Gasteizko beste taldea. Garaipen erosoa lortu zuen Electro Alavesa Araski Ointxek Torrealday Asesores Hondarribiaren aurrean (83-52).

Eta Final Four jokatzeko borrokan, emaitza klabea eskuratu zuen Easo Ibaeta Basketek Malosten: 64-67ko emaitzarekin irabazi zuten laugarren postuan dauden donostiarrek. Eta aberage dute ere.

NESKEN A2

Ez ziren ezusterik izan seigarren jardunaldian. Zazpigarren garaipen jarraian La Sallerentzat: 72-35 Urgatziren aurka. Fundibide ISB ez zuten arazorik izan ere Mendizorrotzan (43-59). Eta Bizkaiko derbian, Tabirako Baqueren hirugarren laurden ona garaipena lortzeko Askartzan (61-72).