Apiriralen 6an ospatutako lehen jardunaldiaren arrakasta eta gero, datorren astelehean, hilak 13an, iritsiko da 2. ‘Konfinamenduaren aurkako Klinik’: Programazio prestaketa. Denboraldia eta Partiduak.

Oraingo honetan, Getxo Saski eta Paules klubeb antolatuko dute streaming bidez egingo den formazio saioa, Saskibaloi Entrenatzaileen Euskal Elkartearen (AVEB) eta Euskal eta Bizkaiko Federazioen laguntzarekin.

Hauexek izango dira datorren astelehenerako hizlariak:

  • Javi Malla (Udea Algeciras LEB Plata taldearen entrenatzailea)
  • Javier García Panizo (Hestia Menorca LEB Plata taldearen entrenatzaile laguntzailea)
  • Naoufal Uariachi (Marruecos-eko Gizonezkoen Hautatzailea)

Izen emateak (75 plaza) getxosaski.com web orrialdearen bitartez egin beharko dira. 25 erreserbatuta daude Saskibaloi Entrenatzaileen Euskal Elkartearen bazkideentzat.