Konfinamendu-aste hauetan, online formazioaren aldeko apustua egiten ari da Euskal Saskibaloi Federazioa, Saskibaloi Entrenatzaileen Euskal Ellartearen laguntzarekin. Eta datorren ostiralean, hilak 17an, ohiz kanpoko gonbidatua izango dugu: Lucas Mondelo, Espainiako Emakumezkoen Hautatzailea eta Toyota Antelopes taldeko entrenatzailea.

16:00etatik aurrera, ‘”Desberdintasunak eta antzekotasunak Eurobasket bateko eta Euroligako prestakuntza tekniko-taktikoan” gaiari buruz hitz egingo du. Bere txostenaren ondoren, parte hartzen duten entrenatzaileen galderei erantzuna emango die.

Jarduera honek 2 orduko prestakuntza ez-presentziala izanen du.

INSKRIPZIOAK: prensa@basketbasko.com

LUCAS MONDELO PALMARES. ESPAINIAKO HAUTATZAILE

URREZKO DOMINAK:  2013, 2017 eta 2019ko Eurobasket

ZILARREZKO DOMINAK: 2016ko Joko Olinpikoak eta 2014ko Munduko Txapelketa

BRONTZEZKO DOMINAK: 2018ko Munduko Txapelketa eta 2015ko Eurobasket