Federazio Autonomietako Presidente Batzordeak bertan behera utzi ditu Nesken eta Mutilen Kadete Mailako Espainiako Txapelketak

Astearte honetan, telematika-bilera egin zuen Presidente Batzordeak eta erabaki hau hartu du, COVID-19-k sortutako egoeraren ondorioz.

Torrelodonesen (Mutilak) eta Lleidan (Neskak) jokatu behar zuten Espainiako Txapelketak, Maiatzaren 17tik 23ra.