Dagoeneko eskuragarri dago gure Youtube kanalean Bilbon ospatutako mahai ingurua, ‘Basket Gara – Somos Basket’ dokumentalaren proiekzioaren ondoren.

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

2019ko Azaroaren 19an, oso arratsalde berezia igaro genuen Bilbon dagoen Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaia Aretoan. ‘Basket Gara – Somos Basket’ dokumentala estreinatu genuen, eta gero mahai-inguru interesgarriaz gozatu genuen protagonistaren batzuekin.

Duela aste batzuk, gure Youtube kanalean estreinatu genuen ‘Basket Gara-Somos Basket’ dokumentala.  2.000 pertsonek baino gehiago ikusi dute jada. Eta ostiralean eskaini nahi dizuegu gertatu zen mahai-inguru interesgarria.

Jose Luis Blanco kazetariak moderatutakoa, minutu batzuk lehenago pantailan agertu ziren Naiara Diez-ek, Pilar Pérez-ek, Asier Garciak, Juanjo Morenok eta Javi Salgadok Bizkaia Aretoan zeuden ikusleei atsegin eman zizkieten beraien istorioak, ezagutzak eta hurbiltasuna.

Zuzenean bizi izan zuten guztientzat segidan igaro zen ordua. Eta orain, gure Youtube kanalean goza dezakezuen ordu batez.