Datorren Maiatzaren 1ean, 18:00etan, gure Emakumezkoen Endesa Ligako entrenatzaileak protagonistak izango dira ESF-k antolatutako Webinar berri batean, Saskibaloi Entrenatzaileen Euskal Batzordearen laguntzarekin.

Konfinamendu asteetan, entrenatzaileen formazioaren aldeko apustu irmoa egiten ari da Euskal Saskibaloi Federazioa. Pasa den Apirilaren 17an, Toyota Antelopes taldeko entrenatzailea eta Espainiako Emakumezkoen Hautatzailea den Lucas Mondeloz gozatu ahal izan genuen. Eta datorren Maitzaren 5ean beste Webinar programatuta dago gure ACB epaileekin (Juan Carlos García, Sergio Manuel eta Rubén Sánchez).

Made Urietak (RPK Araski) eta Azu Muguruzak (IDK Euskotren) aukera ezinhobea eskainiko digute bere lanaren zokoak eta maila goreneko emakumeen saskibaloian duten esperientzia ezagutzeko.

Jarduera honek 2 orduko prestakuntza ez-presentziala izanen du. Formazio orduak justifikatu nahi duten entrenatzaileek Webinar-reko 3 irudi (hasiera, erdian eta amaiera) bidali beharko dituzte secretaria3@basketbasko.com helbidera. Horretaz gain, bere partizipazioa eskatu ahalko diegu galdera-txanda.

IZEN-EMATEAK: prensa@basketbasko.com