Egoera alarma eta pandemiaren eboluzioa dela eta, pasa den astean, Euskal Saskibaloi Federazioak kontsulta bat egin zien Junior eta Kadete Euskal Ligak jokatu dituzten taldeei, 2019/20ko denboraldiaren amaierari eta 2020/21eko hasierari buruz. Ezohiko Batzar Nagusiaren onartzearen faltan, hau da akordioa:

  • 2019/20ko denboraldia bukatzea, Martxoaren 8an dauden sailkapenekin. 2020/21ko denboraldia A-1 multzoko 6 taldeekin eta A2 multzoko lehen bi sailkatuekin hasiko litzateke. Edozein mailetan plaza hutsik balego, hauek beteko litzateke 2019/20ko denboraldiko sailkapenaren ordearen arabera (Martxoaren 8an zegoen sailkapenarekin)
  • Erabaki hau Batzar Orokor Berezia onartzeko aurkeztuko da, hala badagokio. Gainera, bai saskibaloiaren estamentu guztiei bai lurralde eta autonomi erakunde eskudunei eta Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.