Juan Carlos García, Sergio Manuel eta Rubén Sanchez protagonistak izango dira Euskal Saskibaloi Federazioak antolatutako formazio saio berri batean.

Lucas Mondeloren Webinarrak lortutako arrakasta handiaren ondoren, online formazioaren aldeko apustua mantentzen du Euskal Saskibaloi Federazioak, Saskibaloi Entrenatzaileen Euskal Elkartearen laguntzarekin.

Datorren Maiatzaren 5etan, 18:30etatik aurrera, gure ACB epaileen txanda izango da, ‘ACB arbitraje 0 urratsetik harantz’ hizketarekin.

Beste gaiez gain, asteko errutinei eta partidu baino lehen egiten duten lanari buruz hitz egingo dute Juan Carlos García, Sergio Manuel eta Rubén Sánchez epaileek.

Izena emateko, e-mail bat bidali behar duzue prensa@basketbasko.com helbidera.

Jarduera honek 2 orduko prestakuntza ez-presentziala izanen du. Formazio orduak justifikatu nahi duten entrenatzaileek Webinar-reko 3 irudi (hasiera, erdian eta amaiera) bidali beharko dituzte secretaria3@basketbasko.com helbidera. Horretaz gain, bere partizipazioa eskatu ahalko diegu galdera-txanda.