COVID-19k sortutako egoeraren ondorioz, Nafarroako, Errioxako eta Euskal Federazioek, Bizkaiako, Gipuzkoako eta Arabako Federazioekin batera, akordioa lortu dute denboraldia amaitzeko Liga Nazionaletan. Akordio hau onartu beharko da Federazioetako Ezohiko Batzarretan.

  • Ez dira igoerarik ez jaitsierarik izango Emakumezkoen 1. Mailan, Gizonezkoen 1. Mailan, Gizonezkoen 2. Mailan eta Emakumezkoen 2. Mailan (Euskal, Nafarroa eta Errioxako Federazioak parte hartutak).
  • Espainiako Federazioak berresten badu, bi igoera izango dira bai Gizonezkoen Lehen Mailatik EBA Ligara bai Emakumezkoen Lehen Mailatik LF2-ra, Martxoan 8an zeuden sailkapenak kontuan hartuz.
  • Hutsik izango plazak bai Gizonezkoen 1. Mailan bai Emakumezkoen 1. Mailak beteko dira Gizonezkoen Bigarren Mailako (Euskal eta Nafarroa/Errioxa multzoak) eta Emakumezkoen Bigarren Mailako taldeekin, Martxoan 8an zeuden sailkapenak kontuan hartuz.
  • Denboraldi honetan, 13 taldek jokatu dute Gizonezkoen 1. Mailan. Nafarroa/Errioxa multzoko Gizonezkoen 2. Mailako lehen sailkatuak hartuko du hutsik dagoen plaza. Beste plaza bat badago, Euskal Multzoko Gizonezkoen 2. Mailako lehen sailkatuak hartuko du. Eta hirugarren plaza balego, Euskal Multzoko bigarren sailkatua hartuko luke.
  • Gizonezkoen 2. Mailara igoko dute Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lurralde lehiaketetako txapeldunek.
  • Emakumezkoen 2. Mailara igoko dute Nafarroako, Errioxako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lurralde lehiaketetako txapeldunek.