Pasaden astelehean itxi zen Bilboko Goi Mailako Entrenaitzaileen Kurtsorako izen emateko epea eta arrakasta handia izan dugu: 190 entrenatzailek formazioa hasiko dute datorren astelehenean. Eta horietako 28 dira euskaldunak.

2019ko edizioa baino entrenatzaile gehiagok izena eman dute Espaniako Saskibaloi Federazioak antolatutako kurtsorako, Euskal Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin. Astelehenean, hilak 11, hasiko da Online Formazioa.

Bilboko Deusto Unibertsitatean egingo da Saio Presenziala, baina beti parte hartzaileen segurtasuna eta osasuna bermatuz. Bi egoera desberdinetan lan egiten ari dira FEB eta ESF, Osasun Aginpideak agindatuko neurrien eboluzioaren arabera.

Ia 200 entrenatzailek uda aprobetxatu nahi dute saskibaloi entrenatzailearen formazioaren azken mailara heltzeko. Gainera, online formazioak maila handiko irakasleak izango du: Sergio Scariolo, Jaume Ponsarnau, Pedro Martínez, Txus Vidorreta, Lucas Mondelo edo José Ignacio Hernández.