La Fontetan jokatuko da 2019/20ko Liga Endesaren Fase Finala. Eta Valentziako kantxan ariko dira gure bi taldeak: RetaBET Bilbao Basket y Kirolbet Baskonia.

Atzo ACB Presidentea den Antonio Martin-ek adierazi zuenez, Ekainaren 17tik 30rera jokatuko da Fase Final hau, hurrengo egutegiarekin:

MULTZO FASE: Ekainaren 17tik 26ra

SEMIFINALES: Ekainaren 28an

FINAL: Ekainaren 30rean

Fase Finala jokatuko duten 12 taldeak 6 taldeko bi multzoetan banatuko dira, 23. jardunaldiko sailkapenaren arabera. 5 partidu jokatu talde bakoitzak, ligaxka formatuan. Gure bi taldeak A multzoan ariko dira. Beraz, derbi batez gozatuko dugu Valentzian.

Multzo bakoitzako txapeldunek finalerdia jokatuko dute, Ekainaren 28an. Eta irabazleak finalean ariko dira.

Guztira, 33 partidu jokatuko dira 14 egunean.