Donostiako Gasca kiroldegian jarraitzen dugu gure ‘Saskigune’ saioan. Lara Gonzalezekiko eta Aitor Uriondorekiko hitzaldiaren ondoren, EBA Ligara itzuli gara Easo Bodegas Mugaren eskutik. Gure seigarren programan, Gotzon Arrieta entrenatzailea eta Buly Oyón Kirol Zuzendaria egon ziren gurekin.

Euskal Kopa EBA txapelketako Lauko Finala ez jokatu eta gero, denboraldiko hasiera ikusgarria sortu zuen talde donostiarrak eta 2019ko urtea itxi zuen A-A azpimultzoaren lider bezala. Baina Urtarrileko aldapa oso gogorra izan zen eta 4 porrot jarraian jaso zituzten.

 

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut