Emakumeen saskibaloia lehiaketara itzuliko da Superkoparekin. Superkopa irailaren 12an eta 13an jokatuko da Bilbao Arena pabilioi ikusgarrian, Endesa ELko lau talde onenekin: Perfumerias Avenida, Spar Girona, Valencia BC eta Lointek Gernika.

Irailaren 12an eta 13an ESFko saskibaloia kantxetara itzuliko da, halaxe baitago markatuta egutegian. Eta lehenengo hitzordua ezin erakargarriagoa da. Emakumeen Endesa Ligako Superkopak (2020/21) formatu berria dakarkigu: lau talde, bi lehiaketa egun, eta Bilbao Arena pabilioi entzutetsuan.

Parte hartzaileak Perfumerias Avenida (Erreginaren Kopako txapelduna), Spar Girona, Valencia BC eta Lointek Gernika Bizkaia (iazko denboraldiko 2., 3. eta 4. sailkatuak) izango dira. Denboraldiko lehenengo titulua egongo da jokoan, finalaurrekoetan eta finaletan jokatuko dena.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak nabarmendu duenez, Bilbao Arenan maila goreneko kirol-lehiaketa hau egitea “aukera paregabea da hiriko jarduera ekonomikorako, turismoaren eta ostalaritzaren sektoreentzat, besteak beste”. Alkatea pozik agertu da “Bilbo Superkoparen egoitza izateko aukeratu dutelako; horrek erakusten baitu uri erakargarria izaten jarraitzen duela, ekitaldi handiak antolatzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak dituena eta horretarako prestatuta dagoena”.

Azkenik, Juan Mari Aburtok gogorarazi du Bilboko Udalak emakumeen kirola bultzatzeko eta sustatzeko apustu “irmoa” egin duela, “ezberdintasunak ezabatzeko eta gizarte esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko gakoetako bat delako“.

Para el presidente de la FEB, Jorge Garbajosa, la SuperCopa LF Endesa será “un momento de triunfo colectivo, un regreso a la competición que se hará con el esfuerzo de todas las partes implicadas, y lo que es más importante, en homenaje a todos los que se han visto afectados por esta terrible pandemia. En recuerdo de las víctimas y los afectados, la elección del Bilbao Arena como sede de esta novedosa Supercopa nos ofrece un plus de seguridad, ya que se trata de una sede de primer nivel que nos permitirá, si las autoridades así lo dictaminan en el momento de su disputa, contar con público y respetar las medidas de distanciamiento social necesarias para que la seguridad de todos los implicados sea primordial. Estoy convencido de que este regreso en Bilbao nos dejará imágenes tan espectaculares como las de la Final Four de LEB Oro brillantemente disputada en Miribilla hace poco más de un año”.

Jon Redondo Lertxundi Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak adierazi duenez, “irailaren 12an eta 13an Endesa Emakumeen Ligako Superkopa Bilbon egitea pozgarria da eta emakumeen kirola bultzatzen du. Era berean, antolaketa-gaitasun bikaina eta aukera ezin hobea euskal kirolarentzat.  Redondok azpimarratu duenez, “horrelako ekitaldiek eragin zuzena dute saskibaloiaren praktikaren hazkundean, oro har, eta emakumeen praktikaren hazkundean, bereziki”. “Horregatik guztiagatik, aldez aurretik nire zorion-agurra helarazi nahi diet antolatzaileei, COVID 19aren ondorioz partaideentzat eta jarraitzaileentzat zailtasunak egon arren, ekitaldi hau kirol-festa ikusgarria izango delako“, amaitu du.

Lorea Bilbao Ibarra, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatuak esan duenez “Bizkaia aukeratu dute Endesa Emakumeen Liga eta Emakumeen Saskibaloi Superkopa 1.go edizioa ospatzeko,  gure lurraldeak kirol maila goreneko ekitaldien egoitza izateko duen ahalmena aitortuz”. “Hau posible izateko Bizkaiko kirol sistema osatzen duten, kirolariek, elkarteek, klubek, federazioek eta udalek egunero erakusten duten konpromiso eta profesionaltasuna ezinbestekoa da. Gainera kalitatezko kirolaz gozatzeko aukera bikaina izango dugu, Bizkaia Lointek Gernika pasadan Ligako talde onenen aurkako norgehiagokaz gozatzeko aukera izango dugu, ziur asko pizgarri garrantzitsua izango da adin guztietako herritarrak kirola egitera animatzeko.”, amaitu du.

Germán Monge Euskadiko Saskibaloi Federazioko presidenteak adierazi duenez, “Euskadira saskibaloiko ekitaldi handiak ekartzeko konpromisoa hartu dugu, gure kirola sustatzeko, eta zer hoberik ziurgabetasunez betea baina ilusio handikoa izango den denboraldi berri baten atarian eliteko saskibaloia eta emakumeak elkartzea baino. Beste behin ere frogatu dugu federazioen eta erakundeen arteko talde-lanari esker egoerarik makurrenak ere gainditu daitezkeela. Bilbo estatuko saskibaloiaren erdigune izango da atzera ere”.

Koldo Mendia Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentearen ustez, “Bizkaian zaletasun handia dago saskibaloiarekiko, eta azken hamarkadan eliteko emakumezkoen saskibaloia indartsu agertu da, Lointek Gernika Bizkaia buruan dela eta GDKO Ibaizabal eta HGB Ausarta Barakaldo bezalako finkatutako proiektuekin”. Mendiak adierazi du baita, “Endesa ELko lau talde onenekin SuperKopa Bilbora eta Bizkaira ekartzea mugarri bat da eta saskibaloiari are bultzada handiagoa ematen dio gure lurraldean. Eta hori guztia lurraldeetako eta EAEko erakundeen eta federazioen lankidetzari esker, eta berriz ere ESFk Bilbo egoitza izateko izan duen konfiantzari esker”, amaitu du.

COVID-19aren pandemiak konfinamendua eta lehia gerarazitako hilabeteak igaro ondoren, txapelketa itzultzea antolatzaileen, taldeen, Espainiako eta erkidegoetako federazioen, jokalarien, arbitroen eta Superkopa berriaren lehen edizioan parte hartuko duten teknikari eta zerbitzuetako langile guztien garaipen kolektiboa izango da. Prebentzio-protokoloak errespetatu eta osasun-agintariek ekitaldiaren unean ezartzen dituzten arauak bete beharko ditu jendeak uneoro, betiere parte-hartzaileen eta zaleen segurtasuna lehenetsiz. Ildo beretik, sarreren salmenta aurrerago iragarriko da, Miribillan emakumeen saskibaloiko asteburu hau jokatzeko agintari horiek ezartzen dituzten jarraibideen arabera.

Spar Gironak aurreko denboraldian Kataluniako hirian lortutako titulua defendatuko du, eta Perfumerias Avenida jaun eta jabe da Superkopan, zortzi titulurekin. Valentzia BC eta Lointek Gernika Bizkaia taldeek lehen aldiz parte hartuko dute txapelketan.