Endesa Emakumezkoen Superkopa (Irailak 12 eta 13a, Bilbao Arena) beste mugarri bat izango da Euskal Federazioak ekitaldi handiak Euskadira ekartzeko hartutako konpromisoan.

Irailak 12 eta 13an, gure zaleek beste aukera izango dute saskibaloi nazional onenaz gozateko. Endesa Emakumezkoen Superkopak irekiko du 2020/21eko denboraldia FEB lehiaketetan, pasaden denboraldiko lau talde onenekin: Perfumerias Avenida, Spar Unigirona, Lointek Gernika Bizkaia eta Valencia Basket.

Superkopak mugarri berri bat da Euskal Saskibaloi Federazioa egiten ari den konpromiso eta esfortzua maila goreneko lehiaketak eta ekitaldiak Euskadira ekartzeko.

Txapelketa honi buruz, gure presidentea den German Mongek adierazi duenez, “Euskadira saskibaloiko ekitaldi handiak ekartzeko konpromisoa hartu dugu, gure kirola sustatzeko, eta zer hoberik ziurgabetasunez betea baina ilusio handikoa izango den denboraldi berri baten atarian eliteko saskibaloia eta emakumeak elkartzea baino. Beste behin ere frogatu dugu federazioen eta erakundeen arteko talde-lanari esker egoerarik makurrenak ere gainditu daitezkeela. Bilbo estatuko saskibaloiaren erdigune izango da atzera ere”.

Konpromiso hau bere maila gorenera iritsi zen Gasteizko Mendizorrotzan ospatutako 2019ko Erreginaren Koparekin. Historiako Erreginaren Koparik onena, gure hiru taldekin (Lointek Gernika Bizkaia, IDK Gipuzkoa eta RPK Araski anfitrioia), pabilioia beterik, zaleak osoki emanda eta hiri osoa taldea akuilatzen.

Hilabete batzuk geroago, Miribillak hartu zuen Urrezko LEB Ligaren Final Four. Retabet Bilbao Basketek Liga Endesara igoera eskuratu zuen, bere jaitsieraren urte baten ondoren.

FEB lehiaketeez gain, Euskadin ospatu da ere Goi Mailako Entrenatzaileen Kurtsoa. 2019ko edizioaren Fase Presentziala Eibarko Lan Unibertsitatean egin zen. Eta 2020koa Deustuko Unibertsitatean egingo zen, baina osasun krisialdial datorren urtean atzeratzea eragin du.

Eta Deustuko Unibertsitatea gertu, Guggenheim Museoaren zabaldegian, pasaden urrian, ospatu zen Plaza 3×3 Caixabank. Fernando Romay aurkezle gisarekin, ehunka haur eta helduk modalitate ikusgarriaz gozatu zuten agertoki ikusgarrian.