Emakumezkoen Endesa Superkopak, Espainiako Saskibaloi Federazioak antolatutakoa Euskal Saskibaloi Federazioaren laguntzarekin, bide-orria du jada. Abuztuaren 26an, 12:00etan, Bilbao Arenak hartuko du txapelketaren zozteka. Miribillan hasiko da 2020/21eko denboraldia.

Erreginaren Kopako txapelduna den Perfumerias Avenida, Lointek Gernika anfitrioia, Spar Girona eta Valencia Basket protagonistak izango dira denboraldiko lehen txapelketan. 12:00etatik aurrera ezagutuko dira finalaurrekoen kanporaketak, serie-bururik gabeko zozketa batean.

Bilbao Arenan jokatuko da Superkopa, Irailaren 12 eta 13an. Bilboko kantxak gozatuko du berriro emakumezkoen maila goreneko saskibaloiaz. Pasaden denboraldiko 15. jardunaldian, 5.562 zalek ikusi zuten Lointek Gernika eta Mann Filter taldeen arteko partida.