Atzo, abuztuak 17, telematikoki, denboraldiaren hasierari eta bere protokoloari buruzko bilera egin zen, Federazio Autonomikoen eta Espaniako Federazioaren artean. Euskal Saskibaloi Federazioaren presidentea den German Mongek parte hartu zuen bilera horretan.

Espainiako Saskibaloi Federazioak jakinarazi zuen denboraldia irailean hasteko apustua egin duela. Asmo hori Kirol Kontseilu Gorenari azalduko dio, baita lehiaketak martxan jartzeko protokoloa ere.

Euskal Saskibaloi Federazioak baietza ematen dio proposamen horri, beti erakunde publikoen osasun gomendioei jarraituz.

Kluben antolaketa errazteko, bereziki berezko instalaziorik ez dutenena, Euskal Saskibaloi Federazioak irailaren 6an aurreratuko du bere lehiaketen zozketa.

Abuztuaren 30rean hasiko da 2020/21eko denboraldia Euskal Saskibaloi Federazioak antolatutako lehiaketetan, Euskal Kopa ACB txapelketarekin, Mendizorrotzan.