Finalaurrekoak jokatu eta gero, dagoeneko erreserba daitezke Emakumezkoen Euskal Koparen finalerako sarrerak. Irailaren 5an, larunbatean, 12:00etatik aurrera, jokatuko da titulurako neurketa, Durangoko Landako Kiroldegian.

Guztira, 152 sarrera izango dira, guztiak doakoak, eta euskalkopa.entradas.plus web orrialdean erreserba daitezke, Kopa2020 kodigoa erabiliz, hurrengo epekin:

  • Gaurtik bihar arte, 15:00etan: sarrera bikoitzak erreserba daitezke, bizikidetza-unitate berean bizi diren pertsonentzat (etxebizitza)
De acuerdo a la orden del 19 de agosto de 2020 de la Consejera de Sanidad del Gobierno Vasco, en la celebración de competiciones, eventos y espectáculos deportivos con asistencia de público en espacios cerrados, las unidades de convivencia podrán sentarse en localidades contiguas, por lo que es responsabilidad individual la veracidad de los datos aportados en la
reserva de entrada, pudiendo ser requerida la comprobación correspondiente.
  • Bihartik, 15:01ean, larunbateko 11ak arte (edo agortu arte): sarrera bikoitzak erreserba daitezke, banakako edo bikoitzako erabilera

Pasaden igandean Mendizorrotzan ospatutako Euskal Kopa ACB txapelketan bezala, Emakumezkoen Euskal Kopa, Eusko Jaurlaritzak ezarritako aforo eta osasun neurriak beteko dira: aforoaren %60, gehienez ere 600 lagun, maskararen erabilera derrigorrezkoa, tenperatura-hartzea eta gel hidroalkoholikoa sarreran…