Euskal Saskibaloi Federazioak, Espainiako eta Bizkaiko Federazioen laguntzarekin, Endesa Emakumezkoen Superkoparako sarrerak eskaini dizkie klubei. Txapelketa hau Bilboko Miribillan jokatuko da, larunbatean eta igandean

Hauexek dira sarrerak eskatzeko baldintzak:

  • Eskaerak kluben posta elektronikotik egin behar dira, ez pertsonalak
  • 10-12 sarrera klub bakoitzarako. Kopuru hori alda daiteke eskariaren arabera
  • Heldu bat adingabe bakoitzarako
  • Pertsona bakoitzaren datuak:
    • Izen eta abizenak
    • NAN
    • Telefonoa
    • E-mail
    • Etxebizitzaren helbidea

Eskaerak secretaria3@basketbasko.com posta elektronikora egin beharko dira. Adierazi beharko dira eskaerak finalaurrekoetarako (bi partida) eta/edo finalerako badira. Hilak 10, ostegunean, 12:00etan, amaituko da eskaerak egiteko epea.

Sarrera-banaketa definitu ondoren, posta elektronikora bidaliko dira, PDF formatuan.