2020/21eko denboraldiko lehen tituluak jada ditu finalerdiak: Lointek Gernika Bizkaia-Valencia Basket (19:00) eta Spar UniGirona-Perfumerías Avenida (21:15) taldeek finalerako txartela (Igandea 13, 21:00) bilatuko dute Bilbao Arenan. Bi partida zuzenean jarraitu ahalko dira Teledeporten.

Gaur goizean, Bilbao Arenaren prentsa-aretoan, 2020ko Endesa Emakumezkoen Superkoparen aurkezpena eta zozketa egin da. Marta Fernandez-ek aurkeztutakoa, parte hartu dute Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak; Jon Redondo, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendariak; Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirolaren Foru Diputatuak; Jorge Garbajosa, Espainiako Saskibaloi Federazioaren presidenteak; Germán Monge, Euskal Saskibaloi Federazioaren presidenteak eta Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidenteak.

Serie-bururik gabeko zozketaren ondoren, anfitrioia den Lointek Gernika Bizkaiak Valencia Basket-en aurka jokatuko du. Eta beste aldetik, azken bi txapeldunak aurrez aurre izango dira: Spar UniGirona-Perfumerías Avenida.

Irailak 12, arratsaldean, jokatuko dira bi finalerdiak. Eta finala Irailak 13, 21:00etan, izango da.