Espainiako Saskibaloi Federazioak jakinarazi ditu Azaroan ospatuko diren 3×3 selekzioen kontzentrazioetarako deialdiak. Eta euskal ordezkaritza hirukoitza izango dugu.

Emakumezkoena izango da martxan jartzeko lehena. Anna Junyer-ren agindupean, 12 jokalari izango dira Valentzian, Azaroaren 9tik 11ra. Eta haien artean, Gracia Alonso de Armiño bilbotarra, Movistar Estudiantes-en jokalari. CB Santutxuren harrobiko jokalaria, Lointek Gernikarekin debuta egin zuen Emakumezkoen Ligan. Duela hiru urtetik Madrilen jokatzen du: lehen Real Canoen, LF2-ren jokalari nagusienetako bat izanez, eta orain Movistar Estudiantes taldean.

Eta Azaroaren 23tik 25era, Valentzian ere, Gizonezkoen Selekzioak lan egingo du, Jaume Comasen agindupean. 12 jokalari ere eta bi euskaldun: Xabi Oroz (Acunsa Gipuzkoa Basket) eta Sergio de la Fuente (Clínica Sur Aspasia RVB). Gasteizen jaiotakoa, De la Fuente 3×3 modalitatearen especialista handienetako bat da, esperientzia handiarekin nazioarteko mailan. Bere aldetik, Orozek moldakortasun handia erakutsi zuen pasaden denboraldian. Eta hau klabea da 2021eko Joko Olinpikoetan debuta egingo duen modalitate batean.