Nahiz eta denboraldi honetan Galizian jokatzen ari den, esango genezake pibot errusiarra gutariko bat dela. 2015ean iritsi zen Azpeitiara, gipuzkoarren estreinaldirako Emakumezkoen Ligan. Eta 18/19eko denboraldian itzuli zen, Iraurgi taldearen beste denboraldi historikoa: Emakumezkoen Liga 2-ko Igoera Fasea jokatu zuten.

Pasaden denboraldian, esperientzia laburra Liga Femenina Endesan, IDK Euskotren-en aldageletan. Guztira, 59 partida gipuzkoako taldeetan. Pasaden igandean Azkoitira itzuli zen eta, zoritzarrez, Eusko Jaurlaritzak ezarritako zale-murrizketak bere ohi afizioaren merezitako omenaldia jasotzea eragotzi zuen.

Baina jaso zuena gure kameraren bisita izan zen.

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut