Asteazkenean, LABIko Aholku Batzordearen azken bileraren ondoren, COVID-19k eragindako osasun-krisialdiaren egoerari aurre egiteko neurri berriak iragarri zituen Urkullu lehendakariak.  Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak dagoeneko argitaratu ditu neurri hauek eta abenduaren 12tik aurrera, larunbata, sartuko dira indarrean.

Kirol federatuari dagokionez, neurri hauek Azaroaren 6an ezarritakoak aldatzen dituzte hurrengo puntuan:

  • Berriro baimentzen dira 6 pertsoneko taldeetan entrenamenduak, mugikortasun-murrizketarik gabe (lurralde historikoaren aldaketetan izan ezik)

Azaroaren 6n ezarritako beste murrizketak mantentzen dira:

  • Lehiaketak etenda daude (Gizonezkoen eta Emakumezkoen 1. Mailan izan ezik)
  • Debekatuta dago jendea kirol-ekitaldietara joatea.