Autonomi-Federazioen Presidenteen Batzordearen bilera egin eta gero, Espainiako Saskibaloi Federazioak proposamen bat egin du, Junior, Kadete eta Infantil Mailetako Kluben Espainiako Txapelketetarako, baita Mini Mailako Autonomi-Selekzioen Espainiako Txapelketarako ere.

Batzorde Delegatuak proposamen hau onartu beharko du.

Hauexek dira proposatutako datak:

Infantil Mailako Kluben Espainiako Txapelketa: 2021eko Ekainaren 12tik 18ra

Kadete Mailako Kluben Espainiako Txapelketa: 2021eko Ekainaren 18tik 24ra

Junior Mailako Kluben Espainiako Txapelketa: 2021eko Ekainaren 24tik 30rera

Mini Mailako Autonomi-Selekzioen Espainiako Txapelketa: 2021eko Ekainaren 25etik 29ra