Hiru porrot jarraian ondoren, Lugon, talde bizkaitarrak garaipen garrantzitsua lortu zuen 2021eko hasieran, partidaren hasiera bikainari esker. Eta bost garaipen jarraian ondoren, Kutxabank Araskik galdu egin zuen porrotik gabeko liderraren aurka, nahiz eta jasan zituen ezbehar guztiak
DURÁN MAQUINARIA ENSINO 66 – LOINTEK GERNIKA 78
Urte berria, bolada berria. Mario Lopezen neskek emaitz txarrei agur esan zieten Lugo, garaipen garrantzitsuarekin. Eta lehen laurden bikainaren bitartez lortu zuten: 6-8tik 10-23ra eta gero 13-30ko emaitza.
Gernikarrak 23 puntugatik irabazten joan ziren (13-36), baina etxekoen erreakzioa jasan zuten, 18-2ko partzialari esker (31-38). Eta azken laurdenean, galiziarrak 2 puntura hurbildu ziren. Une klabe honetan, Bjorklund eta Ivanovic-en hirukoek partida itxi zuten.
KUTXABANK ARASKI 65 – PERFUMERÍAS AVENIDA 76
Tamara Abalderik gabe, Tania Pérez sei minutu besterik ez kantxan, eguneko ezustekoa sortu eta gero, ezhoiko kantxan (partida San Andres kiroldegian jokatu zen)…Ezbehar gehiegi Kutxabank Araskirentzat: bost garaipen jarraian ostean, gasteiztarrek porro bat jaso zuten.
Eta gainera, aurrean, txapelketako liderra: porrotik gabeko Perfumerias Avenida beti aurretik joan zen, ihes eginez bigarren laurdenaren hasieran (17-27). Hortik aurrera, alde erosoa Roberto Iñiguez-en taldearentzat, amaiera arte lanean jarraitu zuen aurkari baten aurrean.