Gure bigarren mailak bere ohiko programazioa berreskuratu zuen eta lau taldek hirugarren garaipena eskuratu zuten: San Prudencio, Alkideba Ointxe, Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa y Erroibide Cárnicas San Marcial. Lehen Mailan, 3-0eko balantzea Redline Mekanika TAKE eta Getxorentzat.

LEHEN MAILA

Azpeitian hasi zen jardunaldia, Estudios eta Obras Rekalde Unamunoren garaipenarekin.

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

Emaitz zabalak beste bi kantxan. Kandelazubietan, bigarren garaipen jarraian etxekoentzat: Leioa SBT 99 – ArriBKL 50. Eta Donostian, Getxok hirugarren garaipena eskuratu zuen: 34-61ko emaitza Imanol Adan-en mutilentzat, Tecnun Askatuak taldearen zelaian.

3-0eko balantzera iritsi zen ere Redline Mekanika TAKE: Goar Artetxerenek Atlético San Sebastián gainditu zuen 65-57ko emaitzarekin, azken txanpan erabaki zen berdintasun handiko partidan: 51nako berdinketa 5 minuturen faltan eta tolosarren 9-2ko partziala.

Porrota ezagutu gabe mantentzen dira Fundación Bilbao Basket eta Universidad Deusto Loiola Indautxu. Mikel Torreren mutilek Ordiziari irabazi zioten, azken laurdenaren hasiera bikainari esker. Eta Javier Diezen taldea 21 puntugatik irabazten joan zen, baina Aranguren Mutilbasket-en erreakzioa jasan zuen (54-49). Amaieran, 64-49.

Urgatzi eta CB Cenicero Distribuciones Rioja taldeen arteko partida atzeratu da, Errioxan indarrean dauden mugikortasun murrizketak direla eta.

BIGARREN MAILA

Lehiaketaren itzuleran, lau taldek denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuten.

Urretan, Erroibide Cárnicas San Marcialek Cafetería Tártalori irabazi zion, 71-86ko emaitzarekin, bigarren laurdenean ihes egin eta gero.  Hirugarrenean ihes egin zen San Prudencio Escolapios ikastetxean (64-88). Alkideba Ointxek garaipen erosoa eskuratu zuen ere Askartzan (67-86), bigarren laurdenaren hasietik erabakitako neurketak. Eta 4-16ko partzialak aurretik ipini zuen Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa Aloña Mendin.

Jardunaldiko partidarik parekatuena Bidebietan jokatu zen. Salleko Renault Autonervionek garaipena eskuratu zuen 66-69ko emaitzarekin, Easo Tordowinek 12 puntuko aldea izan eta gero hirugarren laurdenean. Baina Asier Gonzalezenek partidari buelta eman zioten 3-24ko partzial ikusgarriari esker eta libre marratik azkena eman zioten neurketari.

Eta Bizkaiko derbian, Mungia ST-ak La Salle gainditu zuen (63-57).