Euskal Saskibaloi Federazioaren presidentea den Luis Mari Sautuk Roberto Asensio Gonzalez izendatu du Epaileen Zuzendari berria.

Euskal epaileen klasikoenetako bat da Roberto Asensio, bai kantxan bai kanpoan.

Bere jardunbide 1985ko urtarrilaren hasi zen, 16 urte zituenean. Eta 92-93ko denboraldian bere zenit iritsi zen, Emakumezkoen Ligan parte hartu zuenean.

Gure esparruan, Roberto Asensio epaileen zuzendari-ordea izan da 10 urte baino gehiagotan. Horrez gain, 2019an, Durangon, Euskal Saskibaloi Federazioaren Urrezko intsignia jaso zuen, bere egindako jardunbideagatik.

Halaber, Espainaiko Saskibaloi Federazioaren batzarkide izan da, 2016tik 2020ra, Ez-Profesionale Epaileen estamenduan.

Roberto Asensio Euskal Saskibaloi Federakundearen Epaileen Zuzendari berria da eta baita ere Epaileen Euskal Batzordearen presidentea, Rubén Sánchez Mohedas ordezkatzen. Euskal Saskibaloi Federazioak eskerrak eman nahi dizkio azken 4 urteotan egindako lanagatik.