Aste Santua hasteko, gure ‘Saskigune VXM’ saioaren episodio berria daukagu. Eta gure bidaiarik luzeena egin dugu: Euskaditik Australiara.

Melbournen hitz egin dugu Ane Aldalur jokalariarekin. Urte batzuk gure Emakumezkoen Lehen Mailan jokatu eta gero, Araskik fitxatu zuen Aldalur eta LF2 eta Emakumezkoen Endesa Ligan jokatzeko aukera izan zuen gipuzkoarrak.

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut