Udaro bezala, Euskal Saskibaloi Federazioak antolatuko ditu bere kanpusak, Mini-tik Kadete mailara. Gure jokalariek gonbidapenak jasoko dituzte parte hartzeko.
Euskal Saskibaloi Federazioak momentu horretan indarrean dauden osasun-neurri guztiak hartuko ditu. Jarraian, adierazten dituzuegu datak eta jokalariek bete eta eman behar duten dokumentazioa inskripzioa egiteko. Jokalari bakoitzak dokumentazioa jasoko du lurralde federazioen bitartez.
- Emakumen Kadete maila, uztailaren 1etik 5era.
- Emakumen Haurr maila, uztailaren 6etik 10era.
- Emakumen Mini maila, uztailaren 16etik 20era .
- Mutilen Kadete maila, ekainaren 21etik 25era .
- Mutilen Haur maila, ekainaren 26tik 30era .
- Mutilen Mini maila, uztailaren 11tik 15era.
Beharrezko dokumentazioa:
- Jokalarientzako gutuna.
- Kanpusean izena emateko eskaera orria.
- Gurasoen baimena.