Sailkapen faseez gain, sariarekin Askatuak eta Ibaizabal taldeentzat, emozioa zegoen mutilen bosgarren posturako borrokan. Eta talde gasteiztarrak bi garaipen estutua eskuratu zituen A1erako txartela lortzeko. Titulurako borrokan arituko da Fundación 5+11, Bilbao Basket, Mondragon Unibertsitatatea eta Askatuak taldeekin batera. Eta nesken maila, berdintasun handia bigarren faseari begira: garaipen bateko aldea lau talderen artean.

MUTILAK

Lehen faseko azken asteburu zoragarria eta garaile nagusi bat: Toju Fundación 5+11. Ostiralean, gasteiztarrek azken jardunaldia ireki zuten, Fundación Bilbao Basket-en aurkako garaipen handiarekin (55-53). Eta larunbatean, Azkoitian, atzeratutako partidan, etxekoen azken bultzadari eutsi zioten 66-67ko emaitzarekin irabazteko eta A1erako azken txartela lortzeko.

Arabarrez gain, Fundación 5+11, Fundación Bilbao Basket, Easo Urdaburu, Mondragon Unibertsitatea eta lurralde txapelketatik datorren Askatuak arituko dira titulurako multzoan.

Lehen faseko azken jardunaldian, liderrak 14. garaipena eskuratu zuen, Easo Urdabururen kantxan (62-94). Musakola, Electro Alavesa Araberrik bere aukerak agortu zituen, garaipena lortuz luzapenean (68-78), baina A2 multzoan izango da. Multzon honetan berriro elkartuko da Take Burruntzi eta Alter Consulting ISB-rekin: bere lehia zuzenean, tolosarrak nagusitu ziren, 62-1eko emaitzarekin.

NESKAK

Lehen faseko sailkapenak berdintasun handia utzi digu bigarren faseari begira: soilik garaipen bateko aldea lau lehen taldeen artean.

Judimendin, neurketaren amaiera bikainari esker (2-11ko partziala), Lointek Gernikak Electro Alavesa Araski Ointxe! gainditu zuen (56-58). Arabarrak liderrak dira lehen faseko amaieran, baina bi porrot jarraian jaso ondoren eta Easo Ibaeta Basket-ekin berdinduta. Donostiarrek 34 puntu saskiratu zituzten bigarren laurdenean Asador 10 Gibajas-en aurkako lehian ihes egiteko (73-47).

 

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut