Igandean, Donostiako taldeak Huelban ospatuko den junior mailako txapelketarako txartela eskuratu zuen. Gainera, euskal titulua azken jardunaldian erabakiko da, Easo eta Ibaizabal taldeen arteko partidan.

JUNIOR A1

Easo Ibaeta Basket da asteburuko protagonista handia. Donostiarrek erraz irabazi zioten Lointek Gernikari (69-36) eta Huelban jokatuko den Espainiako Txapelketarako pasea lortu zuten.

Pribatutasun arrazoiengatik, YouTube zure baimena behar du kargatu ahal izateko
Onartzen dut

Eta atzo, laugarren jardunaldiko aurreratutako partidan, Asador 10 Gibajas gainditu zuten (59-75). Emaitza hauei esker, Samu Gonzalez-en neskak eta Ibaizabal euskal tituluaren bila arituko dira azken jardunaldian.

Bi garaipen lortu zituzten ere bizkaitarrek. Ostiralean, 56-53ko emaitzarekin irabazi zioten Loiola Indautxuri. Eta igandean, Asador 10 Gibajas-i, 73-61.

Eta asteburu txarra Araskirentzat, bi porrotekin. Baina gasteiztarrek oraindik aukera dituzte Espainiako Txapelketan izateko.

JUNIOR A2

Garaipena Fundibide ISB-rentzat (30-39), Araberri Basket-en kantxan.

KADETE A1

Jardunaldia oso parekatua: partida guztiak 6 puntu baino gehiagogatik erabaki ziren.

3tik 3 Lointek Gernikarentzat. Bizkaitarrek irabazi egin zuen Mondragon Unibertsitatearen Ointxe! Araskiren kantxan (61-66), beti aurretik joan eta gero.

Unkinan, asteburuko derbi bizkaitarrean, GDKO Ibaizabalek Centro de Estudios Mikeldiri irabazi zion (71-65). Bilbotarrek 10 puntuko aldea izan zuten hirugarrenean, baina etxekoek buelta ematea lortu zuten.

Eta Bidebietan, Barakaldo Basket nagusitu zen lehen zatian (34-37), baina azken minutuan 8-1eko partziala klabea izan zen Easo Basketek garaipena lor zezan (65-62).

KADETE A2

Bigarren faseko hirugarren garaipena lortu zuen Bera Berak, Movilteck ISB-ren aurkako derbian (66-49). Eta CB Arabak La Salle Bilbaori irabazi zion (37-41).